Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/08/18

Leire Olaberria dominaduna izango da astearte honetako "Ni Hao Txina"ko protagonista. Kamarek bere egunerokoa erakutsiko dute 20:55etatik aurrera ETB-1n. Pista txirrindularia da Leire eta puntuazio proban brontzezko domina irabazi berri du.

Esan daiteke txirrindularitza munduan hasiberria dela Leire; 31 urte ditu eta duela bost urte hasi zen bizikleta gainean korritzen. 25 urte egin arte atletismoan aritzen zen; 100 metrotan Espainiako errekorra du Kadete mailan, baina bere mutil lagunak bizikletan aritzeko dohainak ikusi zizkion eta pistan ibiltzera animatu zuen.

Beraz, nahiz eta berandu hasi kirol honetan, gipuzkoarrak berehala hartu zion neurria bizikletari eta lehiarako doaiak erakutsi ditu. Hala ere, teknika eta estrategia bereziki landu behar izan ditu.


Peraltean ibiltzea ez da bat ere erraza, eta hasiera gogorra izan bazen ere, gogotik entrenatu eta munduko txirrindulari onenen artean sailkatzea lortu du. Aurten, laugarren izan da munduko txapelketetan eta lorpen horri Beijingeko jokoetako brontzezko domina gehitu dio orain.

Judas Arrietak berriz, Beijingo tokirik turistikoenak erakutsiko ditu; Tian Amen plaza eta Hiri Debekatua, hain zuzen ere. Tian Amen plaza azken urte hauetan Txinan izan diren gertakari politiko garrantzitsuenen lekuko izan da eta Hiri Debekatua garai bateko enperadorearen jauregi erraldoia zen. Judasek bi leku hauen berri emango du.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu