Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/08/14

Gorlizera joko du aste honetan "Hik Jan eta Nik Jai" saioak. Bertan paella txapelketa egiten da urtero urtero herriko jaietan, eta aurten bere 48. edizioa bete du. Goiz-goizetik ehundaka pertsona biltzen da bertan lekua hartu, sua egiten hasi eta pixkanaka pixkanaka paella prestatzen joateko.

Eguraldia lagun zutela, 80 paella baino gehiago aurkeztu dira aurten lehiaketara, zein baino zein goxoagoak. Beraz, txapela lortzea ez da batere erraza suertatu. Lehia horretan bete betean sartuta, Elizondokoak egongo dira. Ritxi eta Joseba.

Aste honetako protagonistek hainbat urte daramatzate lehiaketa honetan parte hartzen eta inoiz txapela ere lortu dute. Garaipena errepikatuko dute aurten? Beraiek, badaezpada, zorte ona ematen dien paella ontzia erabili dute sukaldatzeko.

Jai giro paregabean murgilduta, gorliztarrek euskal sukaldariak ezagutzen dituzten ala ez jakiteko aukera egongo da. Arguiñano, Berasategi, Arzak...sukaldari handi ugari daude Euskal Herrian, baina ezagutzen al ditugu guztiak benetan? Ezuste bat baino gehiago hartuko dute ikusleek.

Horrez gain, Iñaki Sanz aste honetako sukaldari gonbidatua izango da. Iñakik paella on bat egiteko aholkuak emango ditu.

Eta paella laguntzeko ez dago errezerbako ardo on bat baino gauza hoberik. Ardo on eta hain ez onaren artean ezberdintzen jakingo al dute gorliztarrek...

Galdera guzti hauen erantzuna eta sorpresa gehiago, Igandean 22:00etatik aurrera, ETB-1en.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu