Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/08/13

Ostegun honetan Naroa Agirre pertiga jauzilariaren inguruko erreportajea eskainiko dute ETB-1eko "Ni hao Txina" saioan. Egun, Euskal Herrian dugun atletarik onenetakoa da. Hamaika aldiz hautsi du Espainaiko pertiga errekorra eta bere ibilbidean aurrerapausu bat egin asmoz, aurten Italian egon da entrenatzen, Vitaly Petrov entrenatzaile ospetsuarekin.

Erreportajean, Italian ikasitakoak erakutsiko ditu Naroak, lasterka egiteko eta saltatzeko teknika berriak, pertigarekin jauzi egiteko modu berriak. Aldi berean bere entrenatzaile eta senarra ere aurkeztuko du, Jon Karla Lizeaga. Gipuzkoarraren eguneko lana ikusteko aukera izango da, baita olinpiaden inguruan dauzkan iritziak, asmoak eta, batez ere, helburuak. Presioari nola aurre egin eta bere burua nola motibatu, besteak beste.

 

 

Naroaren entrenamenduak gogorrak izaten dira, tentsio handikoak, asko baitauka jokoan. Atenasko olinpiar jokoetan finalera iritsi zen eta aurten duela lau urteko marka errepikatu edota hobetezeko gogotik ari da prestatzen.

Judas Arrieta, berriz, erosketak egitera joango da aste honetako "Ni hao Txina" saioan. Karta partida batean dirua irabazi ostean, Beijingo merkatal gunerik handienera hurbilduko da. Markako arropa eta erlojurik garestienen imitazio bikainak saltzen dituzte bertan, oso prezio onean gainera. Baina prezio ona lortzeko saltzailearekin gogor regateatu behar da. Judasek nola regateatu behar den erakutsiko du, ahalik eta diru gutxien gastatzeko.

"Ni hao Txina" ostegunean 20:55etan izango da ikusgai ETB-1en.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu