Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/08/11

"Ni Hao Txina" egunero izango da ikusgai ETB-1en astelehenetik aurrera. Txinako Joko Olinpikoak abian dira eta bertan lehian ari diren euskal kirolarien prestaketa berriro ikusteko aukera izango da abuztuaren 11tik aurrera.

Asteleheneko saioan Xabier Fernandez eta Iker Martinez regatistak izango dira protagonista nagusiak. Hauek urrezko domina irabazi zuten duela lau urte Atenasko jokoetan, 49er izeneko belauntzi klasean. Aurten ere domina bat lortzea da euren helburua eta horretarako gogor ari dira entrenatzen Santanderko errendimendu handiko zentruan. “Ni Hao Txina”ko kamarak Santanderrera hurbilduko dira bi txapeldunen entrenamendua gertutik segitzeko asmoz.

Judas Arrietak berriz, Beijinen nola ibili azalduko du. Beijing hiri kaotiko samarra da. Oso urte gutxirarte txinatar guztiak bizikletan ibiltzen ziren, baina hazkunde ekonomikoaren ostean, gero eta auto gehiago ikusten dira. Egun 3.000.000 bat auto omen dabil Txinako hiriburuko kaleetan. Hiri erraldoi honetatik nola mugitu jakiteko, erabili daitezkeen garraiobide desberdinetan ibiliko da Judas.

Asteartean, Asier Maeztu

Astearte honetan, berriz, Asier Maeztu txirrindularia elkarrizketatuko dute. Atenasko olinpiar jokoetan brontzezko domina irabazi zuen pistako txirrindularitzan eta aurten 2004ko marka berdindu edota gainditzea du helburu; domina bat lortzea, hain zuzen ere.

Txirrindulari bikaina izateaz gain, Asier oso sukaldari trebea da eta sukalderako dituen doahiak ere agerian utziko ditu saioan, plater bikain bat prestatuz.

Judas Arrietak, bestalde, munduko monumentu ezagunenetako bat bisitatuko du, Txinako Harresi Handia. Duela ehundaka urte, txinatarrek, atzerritarren inbasioetatik babesteko eraiki zuten harresia, eta Judasek garai haiek ekarriko ditu gogora eta egun harresia zertan den erakutsiz.

"Ni hao Txina" astelehenetik ostegunera 20:55etan izango da ikusgai ETB-1en.





Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu