![]() |
2008/07/29
Aitor Sodupe da "Basetxea" lehiaketako irabazlea. Azkoitiarrak ikusleen babesa jaso zuen atzo Euskal Telebistak Miramongo estudioetatik zuzenean emititutako final handian. Ondorioz, Aitorrek bi pertsonentzat bidai potoloa irabazi du.
Aitorrekin batera Amaia Puertas hernaniarra eta Imanol Etxebarria bizkaitarra izan ziren finalean. Denborak aurrera egin ahala, ikusleek SMS bidez egindako botazioak Imanol kanporatu zuen lehenbizi eta, azken txanpan, Aitor eta Amaiaren artean erabakitzerako orduan, gehiengoak azkoitiarraren alde egin zuen.
Aurreko edizioetan ez bezala, aurtengo “Basetxea” honetan beste edizio batzuetako lehiakide talde batek parte hartzeko aukera izan du. Aitorrentzat, horrek abantaila txiki bat eman die lehiakide berrien aurrean, batez ere hasieran, "guk lehiaketaren funtzionamendua ezagutzen genuen eta horrek beste ziurtasun bat ematen dizu".
Gipuzkoarrak Monegroetan grabatutako "Basetxea 45º" saioan parte hartu zuen. Orduan animoek huts egin zioten eta lehiaketa bertan behera utzi zuen. Horren ondoren, eta bere hitzetan "aukera berri hau erronka handia zen niretzako, Monegroetan egin gabe utzitakoari berriro heldu eta nire buruari azken egunera arte aguantatzea posible nuela erakusteko momentua".
Garaipenaren gakoa
Hala ere, Aitorrek ez zuen irabaztea espero. "Amaia ikusten nuen irabazle. Bere edizioan ere finalera iritsi zen, hirugarren egin zuen. Gainera orain proba asko irabazi ditu, duelu gogorrak, eta horrek irabazlea aukeratzeko orduan pisu handia izango zuela uste nuen". Jendeak bere alde egitearen arrazoia azaltzerakoan, aizkoitiarrak uste du “ nire izateko erak beharbada eragina izan du. Beti umoretsu eta baikor izaten saiatu naiz, ahalik eta gehien disfrutatzen, ni ez naiz lehiaketa honetan sufritzeko eta gaizki pasatzeko sartu”.
Amaiarekin izan duen harreman estuak zeresan handia eman du. Hala ere, Aitorren esanetan, "lagunak gara, besterik ez, hasieratik oso ondo konektatu dugu baina, jendeak kontrakoa badio ere, ez dago bestelako ezer gure artean".
Atzera bistadizoa bota eta momenturik txarrenak gosea eta janari eskasiagatik pasatu dituela dio irabazleak. Probak galdu eta saririk gabe geratzeak, bordan jateko ezertxo ere ez zutela jakinda, benetan gogorra egiten zitzaion. Unerik gozoenak, bestalde, azken proban, puenting egin eta finalean zegoela esan ziotenean bizi zituen.
Piramidearen proba
Aurten Arabako artzaien antzera bizi behar izan dute, artalde eta guzti. Artzain gisa oso trebeak ez direla argi geratu da baina Piramidearen proba ospetsuari aurre egiterakoan lehiakideak ez ziren kokildu. Aitorrek hainbat txupito edan eta larru gorritan jarri behar izan zuen. "Mozkorra zela eta han gertatutako gauza asko ahazturik neuzkan telebistan berriro ikusi nuen arte. Ez naiz egindakoaz damutzen, ordura artekoak aguantatu ostean dena emateko prest nengoen eta azkenean merezi izan du".
Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Pilotari gazte baten bizipenak - izs - 2008-10-13 16:52:10
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)

Artxiboak
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu