![]() |
Asteartean, “Traveler” telesaila estreinatuko du ETB-1ek gaueko 22:05ean. Emozioa eta akzioa erruz eskaintzen ditu telesailak. Bertan bi gazte errugaberi ekintza terrorista bat egotziko diete eta FBI atzetik dutela errudunaren bila abiatuko dira.
Jay, Taylor eta Will unibertsitateko lagunak dira. Hirurak New York-eko museo ospetsu bat ikusten ari dira eta bat-batean bonba bat eztanda araziko dute. Une horretatik aurrera hasiko dira arazoak mutil hauentzat.
Will Traveler desagertu egiten da eta Jay eta Taylor atentatuaren susmagarri nagusiak bilakatzen dira. Gainera laguna ez da agertzen eta berehala konturatuko dira Will existitzen denik ezin dutela frogatu. Azken bi urtetan egindako argazkietan, Willen aurpegia ez da agertzen. Kontu handiarekin ibili zen hori lortzeko.
Will topatzea izango da beraien helburua, errugabe direla frogatzeko duten bide bakarra delako. Hartara bere bila abiatuko dira, eta laster FBI atzetik izango dute.
Gazteak konspirazio baten erdi-erdian harrapatu dituzte. Elkarren arteko adiskidetasun sendoaz baliatuko dira aurrera egiteko. Gauzak erabat korapilatzen dira bi mutilentzat, FBI atzetik izateaz gainera, telebistaz ere bere aurpegiak erakutsi dituzte eta Estatu Batu guztietan susmagarri bilakatu dira. Matthew Bomer (Jay Burchell), Marshall-Green (Tyler Fog) eta Aaron Stanford (Will Traveler) dira protagonista nagusiak. Telesaileko bederatzi ataletan ikusiko ditugu, halaber, Pascale Hutton (Kimberly Doherty), Viola Davis (Jan Marlow) Anthony Ruivivar (Guillermo Borjes), Steven Culp ( Fred Chambers agentea) William Sadler (Carlton Fog) eta Billy Mayo (Jon Anselmo) aktoreak.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





