![]() |
Ostiral honetako "Jatearen Egiak" saioak guztiz ezberdinak diren bi bizimodu alderatuko ditu ETB-1en, 21:25etatik aurrera. Alde batetik Unai izeneko gaztek batek Bilbon daraman bizitza estresantea aurkeztuko dute eta, bestetik, Pabiren Zeanuriko egunerokotasun patxarosoa aztertuko dute.
Unai disko jartzailea da, urbanita peto-petoa, segundu guztiak esku artean harrapatzen dituena. Pabi, berriz, herritxo batetan lasai bizi den gizona da, egunero siesta egiteko ohitura daukana. Beraien elikadura eta bestelako ohiturak hurbiletik jarraitu eta bien arteko diferentziak aztertuko dituzte.
Aitor Sodupe da "Basetxea" lehiaketako irabazlea. Azkoitiarrak ikusleen babesa jaso zuen atzo Euskal Telebistak Miramongo estudioetatik zuzenean emititutako final handian. Ondorioz, Aitorrek bi pertsonentzat bidai potoloa irabazi du.
Aitorrekin batera Amaia Puertas hernaniarra eta Imanol Etxebarria bizkaitarra izan ziren finalean. Denborak aurrera egin ahala, ikusleek SMS bidez egindako botazioak Imanol kanporatu zuen lehenbizi eta, azken txanpan, Aitor eta Amaiaren artean erabakitzerako orduan, gehiengoak azkoitiarraren alde egin zuen.
Asteartean, “Traveler” telesaila estreinatuko du ETB-1ek gaueko 22:05ean. Emozioa eta akzioa erruz eskaintzen ditu telesailak. Bertan bi gazte errugaberi ekintza terrorista bat egotziko diete eta FBI atzetik dutela errudunaren bila abiatuko dira.
Jay, Taylor eta Will unibertsitateko lagunak dira. Hirurak New York-eko museo ospetsu bat ikusten ari dira eta bat-batean bonba bat eztanda araziko dute. Une horretatik aurrera hasiko dira arazoak mutil hauentzat.
Will Traveler desagertu egiten da eta Jay eta Taylor atentatuaren susmagarri nagusiak bilakatzen dira. Gainera laguna ez da agertzen eta berehala konturatuko dira Will existitzen denik ezin dutela frogatu. Azken bi urtetan egindako argazkietan, Willen aurpegia ez da agertzen. Kontu handiarekin ibili zen hori lortzeko.
Amaia, Imanol eta Aitor, ETB-1eko biziraupen realityaren hiru finalistak, ikusleen erabakiaren menpe daude aurtengo "Basetxea"ko sari potoloa nork eramango duen jakiteko. Guztiek egin dituzte merituak.
Amaia Entziara iritsi zen "Basetxea Gori Gori"n, Arboledan grabatutako edizioan, parte hartu eta gero. Oraingoan ere ez du lan makal egin, bi kanporaketa duelo gainditu ditu eta finalerako txartela irabazi du orkatilan programaren logoa tatuatu eta gero. 120 kiloko Imanolek, bestalde, gainontzeko lehiakideen errespetua irabazi du artaldea gobernatzeko trebetasunari esker. Finalean egoteko eskubidea azken eguneko puentingak eman dio.
Bilboko Santutxu auzoan izango da igande honetan "Hik Jan eta Nik Jai" programa 22:00etatik aurrera. Bertan ospatzen den bakailo lehiaketak 50 urte betetzen ditu aurten eta ETB-1eko saioa festa honen giro eta lehiaren lekuko izango da. Euskal Herrian ospatzen den pil pil erako bakailo lehiaketetan antzindarietakoa da Santxukoa.
Asapala Koadrilaren eskutik gertu gertutik biziko dute lehiaketa gastronomiko honen nondik-norakoak. Asapalakoek beste 28 kazolarekin lehiatu beharko dira txapela lortzeko, tartean bakailo txapelketara aurkeztu ohi diren profesional askorekin. Irabazteko aukerarik izango duten edo ez, igandean ikusiko da.
Bilboko Santutxu auzoan izango da igande honetan "Hik Jan eta Nik Jai" programa 22:00etatik auurera. Bertan ospatzen den bakailo lehiaketak 50 urte betetzen ditu aurten eta ETB-1eko saioa festa honen giro eta lehiaren lekuko izango da. Euskal Herrian ospatzen den pil pil erako bakailo lehiaketetan antzindarietakoa da Santxukoa.
Asapala Koadrilaren eskutik gertu gertutik biziko dute lehiaketa gastronomiko honen nondik-norakoak. Asapalakoek beste 28 kazolarekin lehiatu beharko dira txapela lortzeko, tartean bakailo txapelketara aurkeztu ohi diren profesional askorekin. Irabazteko aukerarik izango duten edo ez, igandean ikusiko da.
Hiru lehiakide eta finalerako bi leku jokoan. "Basetxea" saioak une erabakigarriak biziko ditu ostegun honetan 22:05etatik aurrera, ETB-1en. Bukaera gertu dago eta gauza garrantzitsuak geratzen dira oraindik argitzeke.
Amaiak finalerako lehen txartela lortu zuen aurreko saioan. Piramidea izeneko proba ospetsuko erronkei bata bestearen atzetik erantzun zien Hernanikoak eta, "Basetxea"ko logotipoa tatuatu ostean, finalerako sailkatu zen. Orain Aitor, Ziortza eta Imanolen txanda da. Zeintzuk izango dira final handian Amaiarekin batera?
Go!azen Pausoka ekoizetxea ETB1entzat prestatzen ari den pelikula musikala da. Apaiz batzuek zuzentzen duten diziplina zorrotzeko udaleku batean gertatzen da istorioa eta bertan dauden 16 bat urteko neska-mutilen abenturak biltzen ditu musika eta koreografiak oinarritzat hartuz. Hartara, uda honetan besteak beste, Azpeitiko Esklaben komentua izango dute eszenatokietako bat.
Pelikulan zehar eta traman integraturik, euskarazko hainbat euskal kanta ezagun kantatzen eta dantzatzen dituzte: "Lau Teilatu" eta "Aitormena", klasikoak eta arrakasta handiko beste kanta batzuk: Ken Zazpiren "Ilargia" edo The Uski’s-en "Horrelako" eta baita pelikularako beren-beregi konposatu den kanta bat ere, "Go!azen" izenburupean. Kanta guzti-guztiak estilo berrietara egokituak izan dira, eta pelikulako protagonistek grabatu dituzte. Guztira 11 dira pelikula osatzen duten musika saioak. Filmean 100dik gora dantzarik hartzen dute parte eta koreografiak oso koloretsuak dira.
Datorren astelehen eta asteazkenean, gaueko 22:00etatik aurrera, "Goenkale" telesail ezagunaren denboraldiko azken bi atalak izango dira ikusgai ETB-1en. Azkenik Mª Luisaren oinordetzarekin nor geldituko den jakingo da eta, bestalde, Koldo Nekaneren besotean erori edota Leonorrekin berriz maiteminduko den ikusiko dugu. Anna eta Urko ere prest daude beraien maitasuna lau haizeetara zabaltzeko, baina Milena beraien bizitza berri horren parte izan dadin nahiko dute. Bere alaba berreskuratzea uste baino zailagoa del akonturatzean erabaki gogor bat hartuko du Annak.
Kevinek ere azkenean, Josuk emandako bideoari esker, Rakelen bortxaketan inongo zerikusirik izan ez zuela frogatu ahal izango du, eta Josuk, bere aldetik, familiaren maitasuna berreskuratuko du, baina patuak ezusteko desatsegin bat gordetzen dio.
Gizentasuna mende honetako osasun arazo larrienen artean dago eta honen inguruko zenbait zalantza argitzen saiatuko da "Jatearen Egiak" saioa, ostiral honetan 21:25etan, ETB-1en.
Hasteko, pertsona gizen baten eta gizen izandako beste baten istorioak kontatuko dituzte. Izaskunek urdaila murrizteko ebakuntza egin zuen eta egun pisuari eusteko jarraitzen duen dieta eta ariketak azalduko ditu. Bigarren protagonistaren izena Jon da. Berak ez du ebakuntzarik egin nahi, horrek bere jaki maitatuenetik, txuletatik, aldentzea suposatzen badu behintzat. Esteban mediku zirujauaren iritzia jasoko dute.
Uztailaren 14ean Go!azen film musikalaren errodajea hasiko da. ETBren apustu handi honek Azpeitian emango dio hasiera errodajeari eta lau astetan zehar Euskal Herriko hainbat parajetan jarraituko du.
40 pertsonaz osaturiko talde teknikoak eta 12 aktorek, Euskal Herrian telebistarako inoiz burutu den ekoizpen nagusiena aurrera aterako dute. HDko 3 kamera eta 100 dantzaritik gora ariko dira filma osatzen duten 11 koreografietan. Gainera, “Txoriak txori” edo “Lau teilatu” bezalako abesti klasikoak erritmo eta estilo berrietara moldatu ditu Fernando Velázquez (El Orfanato) musikari bilbotarrak.
Euskal Telebistaren lehenengo kateak "Hik jan eta nik jai" estreinatuko du igande honetan. Saio honek Euskal Herriko hainbat udalerrietako jaiak bisitatuko ditu bertako lehiaketa gastronomikoen inguruan sortzen den giroa eta tira-birak erakusteko.
Reality gastronomiko honen lehen atala Mungiako Sukalki Egunera gerturatuko da. Bertan, Jesus Muñoa mungiatarraren Gau-txoriak kuadrilarekin pasako dute eguna, eta barrutik ezagutuko dituzte txapelketa gastronomiko honen nondik-norakoak. Urtero 300 kazola baino gehiago aurkezten dituzte Mungiako sukalki onenaren txapela lortzeko. Urigueneko parkean milaka lagun elkartzen dira festaz gozatzeko euren gixatua prestatzen duten bitartean.
Denborak aurrera egin ahala, nekea, ahulezia eta lehiakortasuna gero eta gehiago nabarmentzen dira. Ondorioz, mesfidantza ere areagotuz doa "Basetxea"n. Dagoeneko lehiakide gutxi geratzen dira eta gainera lehia estuagoa bilakatzen ari da. Jokoak irabaztea eta banaka jolastea zein garrantzitsua den konturatu dira.
Itxuraz behintzat lagun giroa da nagusi denen artean nahiz eta Amaia ez dagoen oso ziur horretaz. Indartsutzat hartzen dute gainerako lehiakideek baina berak bere kontra zerbait gehiago dagoela uste du. Horrek eragina izango du, dudarik gabe, lehiakide honen jarrera eta jokabideetan. Baina...Mamuak ikusten ari ote da Hernanikoa? Hala benetan bere kontrako konspirazio bat antolatzen ari dira ahalik eta lasterren lehiatik kanpo uzteko asmoarekin?
EITBk Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren inguruan webgune berezia jarri du abian. Radio Vitoria Jazz-ek 24 ordu jazz eskainiko ditu internet bidez uztailaren 13tik 20ra bitartean. David Gotxikoak goizeko 10:00etatik 14:00etara eta Eva Lusek 16:00etatik 21:00etara animatuko dute programazioa. Era berean, Gasteizko Jazzaldian jazotzen den guztiaren berri emango diote entzuleari zazpi egun horietan.
Arratsaldeko seietan, XXI. Mendeko Jazzeko emanaldiak eskainiko dituzte Printzipal Antzokitik. Gauerditik goizaldeko 03:00etara, NH Canciller-etik, Jam Sessiom-ak eskainiko dira Lewish Nash Trioren musikarekin. Jose Ramon Calongek berriz, Printzipal Antzokiko eta Mendizorrotzako emanaldien berri emango du. Halaber, Jazz Mintegiko eguneroko jardunaz arituko da.
Aste honetako "Goenkale"n badirudi Rakelen izkutuko planek esperotako bidea hartuko dutela, izan ere Alexek eta Markelek elkarri muxu emango batiote honek prestatutako zitan. Kevin Asier eta Milenaren bila joango da, baina bidean Sagu eta Patxik harrapatuko dute. Ondoren Josu atxilotuko dute Googor web orrialdearekin lotura duelakoan. Pellori, albistea jakitean, bihotzekoak emango dio.
Urko, bestalede, atxilotu eta gartzelara eramango dute aste honetan. Julia konturatuko da hanka sartu duela eta barkamen eske joango zaio Urkori, baina honek dagoeneko beranduegi dela esango dio. Horrez gain, Josuk Rakelen bortxatzailea zein den argi eta garbi usten duen bideo zinta bat emango dio Kevini, eta honek azkenean, poliziarengana jo ahal izango du esku artean froga bat duela.
Udako oporrak direla eta, klasiko bihurtu dira "Mihiluze"ko saio bereziak. Oraingo honetan, eta lehen aldiz, Euskal Herriko 14-17 urte bitarteko gazte mihiluzeenak ikusiko ditugu lehian. Ostiral honetan berriz, denboraldiko ohiko “Mihiluze” amaituko da. Uztailaren 7tik aurrera eta 3 astez, "Mihiluze" gaztetu egingo da. 14-17 urte bitarteko gazteak ikusiko ditugu jolasten. Asteko lehen 3 programetan 3na bikote desberdinek hartuko dute parte. Eta egun bakoitzeko irabazleek jokatuko dute asteko finala.
Saio berezi hauetan egunero banatuko dira ipod-ak eta astero izango dira jokoan ordenagailu eramangarriak eta goi mailako kamera digitalak, bere osagarri guztiekin. Lehen astean, Markina, Gasteiz eta Andoain ; Bilbo, Meñaka-Gatika eta Azkoitia; eta Leitza, Mungia-Bakio eta Baiona-Mugerreko gazteak izango ditugu lehian.
Ankerrek eta Latxek talde bakarra osatzen dute dagoeneko "Basetxea"n, baina badirudi oraindik ere bi taldeen arteko banaketa ez dela guztiz ezabatu.Unifikazioaren lehen egunak aurrera doaz eta lehiakideak taldeka jolasten jarraitzen dute. Amagoia kanporatuta, Aitor, Amaia eta Eider baino ez dira geratzen Ankerren taldean. Latxak ostera, gehiago dira, Ziortza, Ainara, Sylvia eta Imanol, baina aurrera egin nahi badute, banakako borrokari ekin beharko diete guztiek.
Aste honetako proban inmunitate preziatua jarriko dute jokoan, eta horrez gain, denbora luzez itxarondako saria oparituko diete. Baina baliteke opari hau espero ez duten beste norbaitekin konpartitu behar izatea. Sorpresa ugari izango dira aste honetako “Basetxea”n, ostegun gaueko 22:00etan ETB-1en.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





