![]() |
"Hik jan eta nik jai" saio berria estreinatuko dute uda honetan Euskal Telebistaren lehenengo katean. Saioaren helburua gastronomia eta jai giroa uzatartzea izango da. Euskal Herriko hainbat txokotan, udan batez ere, gastronomi lehiaketak jaietako egitarauaren parte izaten direnez, herriz herri ibiliko dira, iraila bitarte, "Hik jan eta nik jai" saioko lagunak. Karlos Lozanoren gidaritzapean, Baleuko ekoiztetxeak ETBrentzat eginiko saioa izango da. Kaittin Allenderen ahotsa izango da ikusleak txokoz txoko gidatuko dituena.
Gertu-gertutik jarraituko dituzte gure herri, hiri eta auzoetako jaietan koadrilak zartagin edota kazola inguruan bilduko dituzten ekitaldiak. Lehiaketa hauetan parte hartzen duten lagun taldeen lana ezagutuko dute, beraiekin batera jai giroan sartuz. Platerak nola prestatzen diren ikasiko dute, ikusleei errezetak eskainiz, eta epaimahaikideekin ere hitz egingo dute, aurkeztutako jaki guztien artean hoberena zein den aukeratzeko erabiltzen dituzten irizpideak ezagutzeko.
Horretaz gain, lehiaketa hauek bukatu ostean partehartzaileekin parrandan jarraituko du erritmo biziko saio umoretsu honek, euskal jaigiroan erabat murgilduz.
Uztailaren 6an Mungian ospatuko den Sukalki Eguna izango da lehenengo saioko protagonista. Jai honen nondik norakoak azalduko dituzte, bertan izaten den giroaren berri emanez. Ondorengo saioetan, Getxoko Aixerrotako paellak eta Gorlizko Andra Mariko paellen inguruko jai giroa ere ezagutuko dituzte, besteak beste.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





