![]() |
Zer nolako bizimodua dute klausura komentu bateko biztanleek? Zerk bultzatzen du emakume bat bizi osoa horma artean igarotzera? Horrenbeste indar al dauka fedeak? Galdera horiei guztiei erantzungo die asteleheneko "Bi Errepidean" saioak, Olatz Garmendia mojaren eskutik. Olatzek Donamariako Santa Teresaren monasterioko ateak irekiko dizkie Alex Sarduiri eta saioko kamerei.
Urko Aristik bestelako protagonista baten bizimodua izango du aztergai. Othman Alfredo Gomez Kortazarren eskutik, musulmanen ohiturak eta sinesmenak ezagutuko ditu. Zortzi urte dira Othman musulman bihurtu zela, eta geroztik Euskal Herriko islam komunitatearen partaide garrantzitsua da. Urkok otoitz musulmana ikasi eta “halal” jatetxe bateko kartaren sekretuak ezagutzeko aukera izango du.
Hasier Etxeberriak aurkeztutako "Jatearen Egiak" saioak janariaren inguruan egindako esperimenduak eta elikadura ohiturak ditu oinarri eta helburu. Ostiral honetan, gizon eta emakumeen artean janaria aukeratzerakoan ustezko ezberdintasunak aztertuko dituzte.
Mutil talde batekin eta neska koadrilla erosketak egitera joango dira, bien artean janaria aukeratzeko orduan eman daitezkeen ezberdintasunak ezagutzeko. Neskek janari arina omen dute nahiago, mutilek ostera, kalorietan arretarik jarri gabe, janari astunagoa. Baina agia ala mito hutsa ote? Ostiral honetan 21:30etan ikusiko dugu ETB-1en.
Goizean-goizetik gogor ekin beharko diete lanari bai Latxek eta bai Ankerrek osteguneko"Basetxea"n. Egun berezia izango dute eta indarrez aurre egin beharko diote, luzea izango baita. Latxe askoz ere lasaiago pasa dute azken astea Olatzek alde egin ondoren.
Ankerrek ere patxadan jarraitzen dute borda aberatsean, etor daitekeenaren zain. Espekulazioak ugariak dira, ustezko unifikazio bat baino ez dute buruan gehienek baina, hala ere, ezer jakin aurretik froga berri bati egin beharko diote aurre.
"Hik jan eta nik jai" saio berria estreinatuko dute uda honetan Euskal Telebistaren lehenengo katean. Saioaren helburua gastronomia eta jai giroa uzatartzea izango da. Euskal Herriko hainbat txokotan, udan batez ere, gastronomi lehiaketak jaietako egitarauaren parte izaten direnez, herriz herri ibiliko dira, iraila bitarte, "Hik jan eta nik jai" saioko lagunak. Karlos Lozanoren gidaritzapean, Baleuko ekoiztetxeak ETBrentzat eginiko saioa izango da. Kaittin Allenderen ahotsa izango da ikusleak txokoz txoko gidatuko dituena.
Gertu-gertutik jarraituko dituzte gure herri, hiri eta auzoetako jaietan koadrilak zartagin edota kazola inguruan bilduko dituzten ekitaldiak. Lehiaketa hauetan parte hartzen duten lagun taldeen lana ezagutuko dute, beraiekin batera jai giroan sartuz. Platerak nola prestatzen diren ikasiko dute, ikusleei errezetak eskainiz, eta epaimahaikideekin ere hitz egingo dute, aurkeztutako jaki guztien artean hoberena zein den aukeratzeko erabiltzen dituzten irizpideak ezagutzeko.
Emakumeak emakumeekin eta gizonak gizonekin. Muga horietan ezarritako bi giro erabat desberdin ezagutuko dituzte astelehenean "Bi Errepidean" saioak. Alex Sardui gizonez bakarrik osatutako Donostiako Eiztari Etxea sozietatera gerturatuko da, emakumeei sartzen ez uzteko zeintzuk arrazoi dituzten jakiteko asmoz.
Periko Rekondo sozietate honetako kideak azalduko ditu elkarte honen legediaren nondik norakoak.
Urko Aristi, bestalde, tuppersex bilera batetan izango da, sexu harremanak hobetzeko eta animatzeko produktu berri eta erakargarrienak ezagutzeko. Ainhoa Fernandezek, Tuppersex bileren antolatzaileak emango dio guzti hauen berri.
Gazteen elikatzeko ohiturak eta biharamuneko ajeari nola aurre egin izango dira "Jatearen Egiak" saioak ostiral honetan, 21:25etatik aurrera, izango dituen hizpidetako batzuk. Konkretuki, gazte talde bati jarraipena egingo diote parranda batean murgilduta. Alkoholak eta tabakoak beraiengan daukan eragina ikusi eta biharamunean pairatuko duten ajearen lekuko izango dira.
Diego eta bere lagunak trago batzuk hartu eta afaltzera doaz. Ondoren, edaten jarraituko dute gauak aurrera egin ahala. Hurrengo goizean, ajea sufrituko dute. Zer da zehazki ajea? Nola adierazten da gorputzean? Hainbat jakik honi aurre egiten lagun dezaketela konprobatuko dute ikusleek. Argibide zientifikoak Bittor Rodriguez nutrizionistak emango ditu.
ETB-2ko "Vaya Semanita" saioari telebista kate autonomikoetako saio entretenigarrienaren saria eman dio Telebista Arte eta Zientzien Akademiak. Uztailaren 2an izango da sari banaketa ekitaldia, Carlos Soberak aurkeztuta. Telebista Arte eta Zientzien Akademiako Kontseiluak kate autonomikoetako saio onenak aukeratu ditu aurkeztutako 50 hautagaien artean. "Vaya Semanita"z gain, Telemadrideko "Telenoticias Sin Fronteras", TV3ko "Ventdelplà", TPAko "Después del Mar" eta Canal Surreko "La Banda" saioak izan dira sarituak.
Aurten, gainera, 25 urteko Sari Berezia jasoko du Kataluniako Telebistak, telebista kate publikoaren urteurrena dela eta.
Iñaki Lopez eta Adela Gonzalezek aurkezten duten ETB-2ko “Pásalo” magazinak 1000 saio egingo ditu eta hori ospatzeko Barakaldoko BECen saio berezia egingo dute ostegun honetan. Horrez gainera, saio bereziaren ondotik, 500 lagun baino gehiago bilduko dituen jaia ospatuko du. “Pásalo”k kolaboratzaile guztiak izango ditu saio berezian eta aktualitate mahairik ez du izango, beste eduki eta bideo bereziak prestatu dituzte beren-beregi egun honetarako. Bi ordutan mahaitik 30 kolaboratzaile pasako dira.
Sorpresa eta ezuste ugari izango dira programa berezian. Urrezko ikus-entzuleari eskainitako bideoa izango da eta horrez gain kolaboratzaileak egoera ezberdin eta ez ohikoetan ikusi ahal izango ditugu. Jose Gurrea, esate baterako “El Conquistador del Fin del Mundo” gisako reality batean nola moldatzen den ikusiko dugu. Halaber, beste solaskide batzuk, telebista kasting-a egiten ere erakutsiko dituzte.
Internet eta bere arriskuak izango ditu hizpide artearte honetan emitituko den "Sarearen Sarean" dokumentalak. ETB-1en izango da 23:05etan. Hain zuzen, teknologia berrien gorakada nabarmena izan da gure artean. Iazko urtean Euskal Autonomia Erkidegoan internet-erabiltzaileen kopurua %35 igo zen. 10tik 9 gazteek bideo jokoak aukeratzen dituzte aisialdirako.
Sarearen sarean murgilduta, klik bat eginda mundu berri baten atea irekitzen zaigu. Eta horrekin batera arriskuak ere agertzen dira. Besteak beste, kaleko iruzur eta delituek mundu birtualera egin dute salto.
Natalia Zabalak, 2007ko Miss España saria eskuratu zuen donostiar gazteak, zur eta lur utziko ditu arraldetarrak asteleheneko "Goenkale"ren atalean.
Nataliak Josu eta Sagurekin topo egingo du kalean, eta hauek, aurrean duten neska nor den konturatu ostean, bere arreta berenganatzen saiatuko dira. Juliaren hotelean hartuko du ostatu donostiarrak eta, konturatu gabe, Agurtzaneren gelan sartuko da. Bertan Kevin minibarra konpontzen aurkitu eta mutilaren errugabetasuna defendatuko du, Agurtzanek Kevin bere gauzak mihatzen ibili dela salatuko ostean.
Bestalde, Josuk Sagurekiko harremanak hautsiko ditu asteleheneko atalean, baina honek patxirekin hitzegin eta negozioarekin aurrera jarraitzea erabakiko du. Kevinek neska gaztetxoak biluzik agertzen diren argazki batzuen inguruan hizketan harrapatuko du Sagu.
Ostiral honetako "Jatearen Egiak" saioan nerabeen jateko ohituretan murgilduko dira. Konkretuki, lau nerabeen jateko ohiturak ezagutuko dituzte. Gazteek janari azkarra, kebab, txinoa, eta pizzak zergatik dituzten gustuko azalduko dute.
Baina saioak sorpresa bat prestatu die: Mugaritz jatetxera eramango dituzte abangoardiako jakien aurrean zer nolako jarrera daukaten ikusteko. Jaki landuak gustuko izango al dituzte? Edo, ostera, janari azkarra izango dute nahiago?
Entziako mendilerroa uste baino gogorragoa gertatzen ari da gure artzain gazteentzat ostegun honetako “Basetxea” saioan ikusiko denez 22:05etan. Taldeen arteko borroka gogorra dela ezin ukatu, baina begi-bistakoak dira baita ere elurra, hotza eta janari ezaren ondorioak.
Hori guztia gutxi balitz, arazo fisikoak hasi dira: Imanol, latxen Hercules handiak, asteak daramatza komunera joan gabe eta egoera jasan ezina bihurtu da; Otxandioko artzaina etxerako bidea hartzekotan dabil. Beraz, Latxen ustezko boterea ez da hain argia eta aste honetako jokoan “Basetxea”n indarra baino gehiago behar dela baieztatuko dute.
Gaur jokatuko du Espainiako Selekzioak Eurocopako lehen partida Errusiaren kontra, eta Euskal Herrian jende ugarik jarraituko du telebistaz norgehiagoka hau. Hala ere, publikoki, inork gutxik aitortzen du Espainako Selekzioaren alde egiten duenik eta ozen entzuten dira kontrako iritziak, Espainiak galtzea nahiago dugula, alegia. Aurten, Luis Aragonesen taldeak euskaldun bat baino ez du izango, Xabi Alonso Liverpooleko jokalaria. Beraz, euskal ordezkapen xumea dugu Espainiako taldean.
Denboraldi honetako azken "Kalaka" izango da asteazken honetakoa, eta oso zirikatzaile dator Xabier Euzkitzek aurkezten duen saioa. Izan ere, aste honetan Eurocopan Espainarekin goazen ala ez aztertuko dute. Horretarako Jabo Irureta, Jone Goirizelaia, Andoni Zubizarreta, Miguel Angel Lotina eta Joseba Larrañaga El Larguero irratsaioko esataria, elkarrizketatu dituzte.
Astearte honetan, Alkoholiko Anonimoen Nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, alkoholismoaren inguruko Anonimoak erreportajea eskainiko dute gaueko 23:10ean ETB-1en. (OME) Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, urtean 2 milioi pertsona hiltzen dira mundu mailan alkohol arazoen ondorioz.
Egun 150.000 alkoholiko inguru daude Euskal Autonomia Erkidegoan, baina horietako %10ak baino ez du profesionalen laguntza eskatzen. Zenbaki gogorrak eta arazo larria osasunarentzat, familientzat eta egitura sozio-ekonomikoarentzat. Alkoholaren presentzia eta kontsumoa oso ohikoa da gure gizartean, izan ere, helduak garen unetik alkohola edateko lizentzia dugu. Baina alkohola droga da, droga legala eta soziala eta bere kontsumoak eskuetatik ihes egiten du batzuetan.
"Nip/Tuck: A golpe de bisturí" azken urteerako telesailik gogor eta harrigarrienen artean dago. Kontakizunak handinahia, gezurrak eta sexua uztartzen ditu kirurgia plastikoaren munduaren ikuspegi krudela emateko. Guztia, gidoi zorrotz eta irudi ikusgarrien laguntzarekin. Udan honetan, berriro izango da ETBko programazioan. Bosgarren denboraldia eskainiko da hain zuzen Euskal Telebistako bigarren katean.
Miamiko South Beach erakargarrian girotuta, "Nip/Tuck: A golpe de bisturí" kirurgia estetikoaren munduan murgiltzen da, ahulezia psikologikoei zirujau plastikoen eskuetan jarriz aurre egin nahi dieten pazienteen istoriak modu gordin eta konplexuan kontatuz. Ustezko mirariak egiten dituzten bi zirujauak Christian Troy eta Sean McNamara dira.
Joan den osteguneko saioan gertatutakoen ostean, gauza bat argi eta garbi gelditu da: edonor ez dela gai "Basetxea" bezalako biziraupen saio bateko baldintza gogorrei aurre egiteko.
Hiru lehiakidek hartu zuten etxerako bidea pasadan astean: Ale batetik, Josuk bera izendatzeko eskatu zien bere taldekideei; Ankerren artean, berriz, Aitor Aurrekoetxeak poxpolu baten truke utzi zuen lehia eta hotzak talde berekoIdoiaren pazientzia lehertu eta saioa uztera bultzatu zuen.
Duela astebete ezagutzen da Ibarretxe lehendakariak Urriaren 25erako deitu duen herri galdeketaren edukia. Eusko Jaurlaritzako kontseiluak ez ohiko bilera egin eta Herri Kontsultarako deia azaldu zuen, berau arautzen duen egitasmoa onartu eta gero. Guzti honen ingurua arituko dira asteazken honetan Xabier Euzkitzek gidatutako "Kalaka"n. Ibarretxeren esanetan galdeketak euskaldunon arteko akordioa bilatzen du eta bizi dugun egoera desblokeatzeko alderdi politiko guztien negoziazioa beharrezkoa da.
Ez dute begi onez hartu Ibarretxeren proposamena ez PP, ez eta PSOE alderdiek. EHAKk aldiz, oraindik ez du argitu zein izango den bere jarrera. Iñigo Agirre errepotaria Gasteizko legebiltzarrean izan da batzuen eta besteen iritziak jasotzen.
Eliza katolikoaren krisia agerian dago, baina aldi berean nabarmena da espiritualtasunak goraka egin duela. Gero eta gehiago dira katolizismoa ez beste erlijioren bat praktikatzen dutenak. Espainiar estatuan, ehuneko zazpira heltzen dira gaur. Multikulturalizazioarekin batera etorritako erlijio tendentzia berri hauek aztertuko dituzte ETB-1eko Jainkoaren izenean erreportajean.
Erlijio katolikoaren monopolioa apurtu egin da eta hainbat sinismenek bidea ireki dute. Islama, budismoa, judaismo eta Eliza ebanjelikoaren ohiturak indarrez ezarri dira gure artean. Berton finkatu diren erlijio hauek migrazio mugimenduei lotuta doaz batzuetan. Beste batzuetan, ordea, katolizismotik urrundu eta beste erlijo batzuetara aldatzen diren pertsonek osatzen dituzte taldeak.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





