![]() |
"Jatearen Egiak" saioa estreinatuko dute ostiralean ETB-1en. 13 ataletan zehar, gizarte garaikidean ezarrita dauden jateko ohiturak eta hauen inguruko hainbat sinismen eta mito egiaztatzen saiatuko da Hasier Etxeberria. Gaueko 21:30ean emango da ostiralero "Jatearen egiak".
Izan ere, gauzak ez dira beti uste bezala izaten, ezta jan kontuetan ere. Egia al da zenbait jakik sexurako gogoa pizten dutela? Ala ipuin hutsa da? Mitoa ala egia al da gizonezkoek eta emakumezkoek janari aukeraketa egiteko garaian ezberdin jokatzen dugula? Susmo hutsa ote da jaten dugunak gure erresistentzia maila handi dezakeela? Zein elikagai hautatuko lukete bi nerabe jatorduan etxean bakarrik utziz gero?
Hauek bezalako galderak erantzuteko irudi bizi eta berritzailez jositako erreportaje ikusgarriak aurkeztuko ditu “Jatearen Egiak” saioak, Hasier Etxeberriak zuzendu eta aurkeztuta.
BBCko "The Truth about Food" saio arrakastatsuan du abiapuntua saio honek, bizi-bizi egindako, eta irudi harrigarriz hornitutako erreportajeak ardatz izanik. Mundu guztiko zientzialariek, esperimentu zientifikoetaz baliatuz, hainbat egiaztapen eta mitoen suntsiketa egiten dituzte saioan. Besteak beste, kolesterola nola jaitsi, desintoxikazio dieten eraginkortasuna, kafearen eragina, eta estresak jateko orduan izan dezakeen zerikusia aztertzen dira saioan jorratutako gaien artean.
Euskal kulturan ere pisu handia du jateak, eta gure etxe eta kaleetan jateko dugun ohiturari begiratuz, esperimentuak egingo dituzte “Jatearen Egiak” saioan. Orio ekoiztetxeak egindako saio honetan, tartekatuta eskainiko dituzte britainiarren eta euskaldunen jateko ohituren inguruko frogapenak, bat baino gehiago harrituta uzteko moduan. Ona ote da kirurgia obesitateari aurre egiteko? Nola gogoratzen dute gerraosteko gosea gure aitonamonek? Zer eta nola jan behar da lan gogorretan behar bezala aritzeko?
Galdera guzti horien erantzunak bilatzen saiatuko da Hasier Etxeberria 13 ataletan. Lehenegoan, esaterako, bizitza osasuntsu bat izateko ezinbestekoak diren jakiak izango dituzte hizpide. Aldi berean, haragizale amorratu bat eta muturreko barazkizale baten elikatzeko moduak jarriko dituzte aurrez aurre. Zein ote dabil hobeto? Norena ote bide egokiagoa?
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





