Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/02/22

 

Egungo gizartean aurki daitekeen arazoetako bat, zoritxarrez, gertatzen diren hainbat irain eta sexu erasoren irudiak Internet bidezko negozio zikinerako erabiltzea da, dudarik gabe. Arazo hau islatuko dute ETB-1eko “Goenkale” telesaileko hurrengo asteko ataletan. Kevin izango da arazo hau ikertu eta salatuko duena.

Izan ere, aurreko denboraldi bukaeran jasan zuen eraso bortitza sarean zintzilikatuta dagoela jakingo du. Kevinek, Urkoren laguntzaz baliatuz, bere anaiorde Josuk eta haren lagun Saguk eskuartean darabilten negozioa zein den ikertuko du, eta hariari jarraituz, Rakelek jasandako bortxaketarekin ere zerikusirik badutela konturatuko dira.


Kevin beldur da Mirari ere Josuren joko zikinean eroriko ote den, eta Josuren aukako frogak aurkitzen saiatuko da. Asier eta Milena ere, nahigabe, gai honetan nahastuta gertatuko dira.

Leonorrek, bestalde, bere arazoek irtenbiderik ez dutela ikusiz, guztiz alde batera utzi eta Milenarekin bidaia bat antolatuko du, bien arteko harremana estutzeko asmoz.

Markel, bere amonaren gaixotasunaren larritasunaz eta horrek ekar ditzakeen ondorioetaz jabetzean, guztiz indargabetuko da.

Eta Rakelek ezin du egoera gehiago jasan. Josuk berarekiko duen jarrerarekin nahikoa ez, eta Josu eta Mirariren arteko harremana ezagutzeak lur jota utziko du.

Goenkale”, astelehen eta asteartean, 22:05ean, ETB-1en.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu