Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/02/15

Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok gidatzen duten "Mihiluze" lehiaketak ospatzeko moduko egun handia biziko du datorren otsailaren 18an, 200 programa beteko baititu.

Egun berezi honetarako, izan zitezkeen lehiakiderik mihiluzeenak aukeratu dituzte hiru esparru desberdinetan: bi bertsolari txapeldun eta handiak, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso; informazioaren munduan urtetan bikote banaezina izan diren Maribel Aizarna eta Joseba Iriondo, eta ETB-1eko bi programa izarretako aurpegi ezagunak, Mikel Elizegi "Ordu txikitan" saioko aurkezlea eta Maitena Salinas "Pilotari" telesaileko protagonista.



Sei famatu hauek lehia bizian arituko dira, zein baino zein, bikoterik mihiluzeena nor den frogatu nahian. Lortuko al dute bertsolariek Potokumeak froga gainditzea? Nola moldatuko dira kazetariak eroglifikoetan? Jakingo al dute gure artistek Imihintzioka behar bezala adierazten? Asmatuko al dute beste froga guztietan?

Lehia bizi honetan 5.000 euroko zakua izango da jokoan, gaitz arraroen ikerketara bideratuko dena, EITBren Maratoiarekin bat eginez.

"Mihiluze", mugak gaindituz

Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok ETB-1en gidatzen duten "Mihiluze" lehiaketaren arrakastak mugak gainditu ditu. Iragan abenduaren 10az geroztik Kataluniako TV3 kateak saioaren katalanezko bertsioa ematen du: "Bocamoll". Halaber, Durangoko Azokan "Mihiluze"ren mahai-jokoa gehien saldu zen produktuetako bat izan zen.

Euskadi Irratiko "Faktoria" barruan egiten duten Mihiluze lehiaketa-k ere dei andana jasotzen ditu, Euskadi Irratiaren lehiaketa batean dei gehien bildu dituena bihurtzeraino. Web orriak egunero milaka orri zerbitzatzen ditu eta hamabostean behin egiten den lehiaketak mila erantzunetik gora jasotzen ditu aldioro.

"Bocamoll" astelehenetik ostiralera ematen da TV3 katean, Espartac Peranek aurkeztuta. Euskaldunok "Mihiluze"rekin egiten dugun lez, kataluniarrek ere euren hizkuntzarekin eta kulturarekin jolas egiteko aukera dute. Bi lehiaketek egitura antzekoa dute. Bertsoen Potokumea-k probaren lekuan Kataluniako herri kantak erabiltzen dituzte, pop eta rock modernoaren abestiak tartekatuz.

ETB-1etik TV3ra egokitzen den aurreneko saioa da "Mihiluze". Antartida ekoiztetxeko arduradunak liluratuta gelditu ziren lehiaketa ikusi zutenean. Atal pilotu bat grabatu zuten Miramonen eta Kataluniako telebista publikoko zuzendaritzari aurkeztu zieten. Hauei lehen unetik gustatu zitzaien.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu