Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/02/13

Ainhoa Urretabizkaiak eta Oihana Azkuek aurkeztutako “Gaztea” musika saioak Tabu eta zentsuraren gainetik saio berezia eskainiko du ostegun honetan.

Denboran zehar, hainbat musika talde izan dira zentsuraren ondorioak jasan dituztenak, bai beraien klipak telebista kate batzuetan emateko debekua jasoz, edota baita abestiak irratietan jartzea galaraziz. Ostegun honetan, “Gaztea”k egoera hori bizi izan duten taldeei eta beraien klipei ateak zabaldu nahi dizkie, zentsura guztien gainetik lan horiek argitara ateraz.

 


Oso ezagunak izan ziren Negu Gorriak edota Sociedad Alkoholika euskal musika taldeek jasan zituzten debekuak. Izan ere, denboraldi batez kontzerturik eman gabe egon behar izateaz gain, beraien diskak saltoki batzuetatik kendu ere egin ziren. Horren harira, Negu Gorriak taldearen “Ustelkeria” eta Sociedad Alkoholikaren “Piedra contra tijera” klipak emango dira ETB-1eko saioan.

TATUren “All the things she said” abestiaren bideoklipak ere izugarrizko polemika piztu zuen, agertzen ziren eszena lesbikoak zirela eta, hainbat telebista kate publikotan zentsuratua izan zelako.

Duran Duranen Red carpet massacre diskoko “Falling Down” abestiak antzeko egoera bizi izan zuen, Britainia Handiko telebistak kliparen edukia “larregizkotzat” jo eta betoa jarri ostean. Errehabilitazio zentru batetan zegoen neska baten istorioa kontatzen zen klip honetan.

Duela gutxi, Britney Spearsen “Gimme More” bideoklipa ere zentsuratua izan da. MTVk gaueko ordutegi jakin batean bakarrik ematea erabaki du klip musikal hau, bere edukia ikusle guztientzako ez dela uste izan baitu.

“Gazteak”, zentsuraren atzaparretan eroriak izan diren klip guzti hauek emango ditu ostegun honetan, goizeko 9:20an eta arratsaldeko 17:20an, ETB-1en.

 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu