![]() |
Asteazken honetan, Xabier Euzkitzek ETB-1en aurkeztutako “Kalaka” saioan, elizak politikagintzan jokatzen duen papera aztertuko dute. Oraindik martxoko hauteskundeetarako atarian baino ez bagaude ere, badakigu kanpainan zeintzuk gai bilakatuko diren punta-puntakoak, eta horietako bat estatua eta elizaren arteko harremana izango da. Azken egunotan Espainako Apezpiku-batzarrak, botoa ematerako orduan kontutan hartu beharrekoak azaldu ditu egindako agerraldi batean. Besteak beste, "terroristekin eseri direnei" botoa ez ematea eskatu du.
Adierazpen hauek kontrako eta aldeko erreakzioak piztu dituzte: batzuek politikagintzan gehiegizko eskuhartze bezala interpretatu dute, besteentzat, aldiz, adierazpen askatasunaren ondorio baino ez dira adierazpen hauek.
Bestalde, Mario Izeta gernikarra Bilboko Gotzain laguntzaile izendatu du Vaticanok. Aditu batzuen iritziz izendapen honek euskal elizaren eta abertzaletasunaren arteko lotura hausteko asmoa du. Abertzalea al da euskal eliza? Eta horrela bada, desabertzalizatu egin beharko al litzateke?
Aste honetan, mahaian eserita Joseba Arregi irakaslea, Markos Zapiain filosofo kontenplalaria, Txema Auzmendi kazetaria, Inazio Azkoaga apaiza, Arantxa Urretabizkaia idazlea, Juan Mari Juaristi GBBko lehendakari ohia eta Arantxa Azurza abokatua izango dira.
Horretaz gain, Iñigo Agirrek aurkezten duen Bolo Bolo tartean eskoletako soinketa orduen murrizketaz hitz egingo dute, besteak beste. Lierni Agirrezabala erreportaria gorputz heziketako irakasleekin izan da Lakuan, kurrikulum berriak ezartzen duen soinketa ordutegiaren kontra egin duten manifestaldian.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





