Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/02/11

Astearte honetan Ongizate Estatuaren krisialdia aztertzen duen erreportajea eskainiko da ETB-1en Ertz-ertzean izenburupean, oinarrizko eskubideak bermatuta ez izateak dakartzan ondorioak jorratuko dituzte bertan.

Europan Ongizate Estatuaren oinarriak XX mendeko erdialdean ezarri ziren. Hasierako helburua herritarren eskubide sozialak eta laboralak bermatzea izan zen. Baina helburu honek ez zuen denbora luze iraun.


Gaur egun, osasuna, hezkuntza, lana, etxebizitza eta beste hainbat oinarrizko eskubide kolokan daude. Eskubide horiek bermatuta ez izateak gure eguneroko bizitzan ezegonkortasuna eta prekaritatea nagusitzea dakar.

Bizitza erosoa segundu batetik bestera galdu dezakegu, pauso txiki bat besterik ez dago ondo bizitzetik gaizki bizitzera. Erreportajean parte hartu duten hiru protagonistek urrats hori eman dute. Txipik, bi seme izanda, bi hilabete daramatza langabezian. Lourdesek berriz, alargun geratu eta lanean jartzeko beharra izan du. Javier orain dela hiru urte banatu zen, eta banaketak kolokan jarri zuen zeraman bizitza erosoa.

Igor Uriarte eta Maixan Alberbide gai sozialetan adituen laguntzaz, Ertz-ertzean bizitzea zer den ezagutzeko aukera izango da gaueko 23:00etan ETB-1en.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu