![]() |

Pantxika Telleria koreografoa eta 63 urteko Agurtzane Imatz dantza zalea emango ditu ezagutzera asteleheneko “Bi Errepidean” saioak, Urko Aristi eta Alex Sarduik aurkeztuta. Batek dantza du bizimodu eta ofizio, besteak aldiz, aisialdia eskaintzen dio zaletasun honi.
Protagonisten antzera, Alex Sardui eta Urko Aristi gorputzak astintzeko prest egongo dira oraingoan. Aristik Agurtzane bisitatuko du Ines Uriarteren dantza akademian, eta mota guztietako dantzak egingo dituzte. Tangotik hasiko dira, eta merengearen erritmoz girotutako jai batean bukatuko dute. Berak gaztea ez dela ondo jakinarren, ez du geldirik egoteko inolako gogorik. Agurtzanek dantza eskoletara joaten den jendearen perfila eta helburuak zeintzuk diren azaltzeaz gain, bertan sortzen diren erlazio eta amodio abenturen berri emango du.
Alex Sarduik, bestalde, Donibane Garazira joko du, han eskainiko baitu Pantxika Telleriak bere azken dantza lana. Obrak Lodikroko du izena eta umeentzako pentsaturik dago. Ofizio honetan egin behar diren esfortzu eta sakrifizio guztiak erakutsiko dizkio Pantxikak Alexi, baita irribarre batek dakarren saria ere. Dantza garaikidearen zenbait teknika ere ikasiko ditu Alexek.
Gozatzeko ala ohol gainera igotzeko? Helburu batekin zein bestearekin, gorputza dantzan jarriko dute Alex Sarduik eta Urko Aristik astelehenen gauean, "Goenkale"ren ondoren, ETB-1en.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





