Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/02/07


Dynamo taldeak irabazi du Gaztearen XVII. Maketa Lehiaketa. Aditu talde batek osatutako epaimahaiak www.gaztea.com-en zintzilikatutako 437 kantak entzun ditu eta, haien ustez, aurkeztu diren 130 talderen artean getxotar hauek dira guztietatik onenak. Entzuleen sariaren garaileak ere bizkaitarrak dira: Zaldibar eta Berrizko lagunek osatzen duten Noisex taldea.

 “Birds” abestiarekin irabazi du Dynamok maketa lehiaketa. Epaimahaiaren iritziz, talde honen musika egungo rockaren primerako erakusgarri da eta 90. hamarkadako soinua ekartzen du gogora, hori bai, momentuko egonezin eta dinamismotik abiatuta. 3.000 euroko diru-saria, 6.000 euroko aurrekontua izango duen bideoklipa eta Bilbao Live jaialdian parte hartzeko aukera irabazi ditu.

 

Dynamo taldea 2007ko urtarrilean jaio zen eta lau lagunek osatzen dute: Antonio (gitarra, teklatua, ahotsa), Javi (baxua, ahotsa), Paco (gitarra, ahotsa) eta Kike (bateria). Rock freskoa eta egungoa egiten dute, 90ko hamarkadako kutsuarekin. Incubus eta Smashing Pumpkins bezalako taldeen eragina sumatzen zaie.

Entzuleen sariari dagokionez, berriz, Gaztea.com-era igotako kantu guztien artean Internet, telefono eta SMS bidez boto gehien jaso duen taldea Noisex (Zaldibar-Berriz) izan da botoen %18,74ekin. Bigarren, From Lost To The River (Amurrio) sailkatu da botoen %15,66ekin eta hirugarrena Marvin (Iruña) izan da botoen %10,54 lortuta. Noisex talde irabazleak 1.500 euroko saria eskuratu du.

 Euskal Herriko musika munduan oihartzun handia du Euskadi Gazteak Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko Gazteria Zuzendaritzaren laguntzaz antolatzen duen Maketa Lehiaketak, eta ohikoa izaten da irabazleek diskoetxe batekin kontratua sinatzea. Halaxe izan da, besteak beste, EH Sukarra, Sorotan Bele, Pilt, Zea Mays, Seiurte, Kerobia eta Kauta taldeen kasuan.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu