![]() |
Azken bost urtetan mileuristen kopurua %33tik %41ra igo da Hego Euskal Herrian. Gainera, abendutik urtarrilera langabeziak gora egin du %9,4 eta 9.000 langabetu gehiago zenbatu ditu INEMek. Gai horri astindu bat ematen saiatuko dira "Kalaka"n, asteazkenean, 22:00etan, ETB-1en.
Gazte gero eta prestatuagoak, master eta graduondokoekin, mila eurotako soldatak baino ez dituzte irabazten. Zein da honen errudun? Enpresariena ote da erantzunkizuna? Zeresanik ba al dute sindikatuek fenomeno honen aurrean? Gauzak dauden moduan, klase sozial berri batez hitz egin al dezakegu? Mileuristek talde kontzientzia hartu behar al lukete eta haien egoera hobetzearen alde denak batera lan egin?
Enpresaren mundua, sindikatuena eta unibertsitatearena islatuta izango dira Xabier Euzkitzek aurkezten duen saioan: Jose Mari Ulazia hezkuntza munduan aditua, Aitziber Oliban EGIko kidea, Ritxi Aizpuru musika editorea, Xabier Aierdi soziologoa, Iñigo Almortza tratante eta kotxe saltzailea, Garbiñe Aranburu LABeko kidea eta Igor Mera Gazte Kontseiluko etxebizitza teknikaria izango dira mahaian.
Iñigo Agirre, bestalde, Lehendakaritzako egoitzan izan da Emakundek bere 20. urteurrena ospatzeko antolatu duen ekitaldian. Bertan bildutakoei orain arte egindako lanaz eta etorkizunaz galdetuko die “Kalakako” erreportariak.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





