Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/02/29

Pilotari” telesailaren bigarren denboraldiaren grabazioan buru belarri ari dira aste hauetan Euskal Telebistaren Miramongo estudioetan. 3Komak eta Baleukok ekoiztutako fikzio lanaren 13 atal berri egingo dira eta oraingoan, Egoitz Rodriguez izango da zuzendaria. Trama nagusiak azpijokoarekin, kirolarekin eta maitasunarekin lotuta egongo dira.

Oro har aktore talde berdinak jarraituko du. Iñigo Aranbarri da protagonista nagusia, Julen Gortari pilotariaren paperean. Berarekin batera, Maitena Salinas (Ainhoa), Joseba Apaolaza (Josu), Lierni Fresnedo (Maika), Josean Bengoetxea (Xabier), Amane Ibañez (Itziar), Xabi Ortuzar (Jox), Koldo Losada (Antxon), Karmele Aranburu (Mari), Paul Navarlaz (Aitor), Aintzane Gamiz (Miren), Ivan Malo (Mikel), Pedro Otaegi (Marzial), Asier Hormaza (Iñigo), Erik Probanza (Hazi), Iratxe Urkiaga (Edurne) eta Iñaki Beraetxe (El Vasco).

   (osorik irakurri)




2008/02/27

Buruhausteak pilatuko zaizkie ostegun honetan "Balbemendi"ko bizilagunei, argindarrarekin arazoak izango baitituzte. Nekazal etxean, Esti eta Marcosen artean adiskidetasuna baino zerbait gehiago sortuko da. Harreman honek, ordea, arriskuan jarriko du Marcosek isilpean gordetzen duen sekretua. Bestalde, irrati bidez bidalitako laguntza mezua entzun duen norbait herrira etorriko da.

Lurrikarra gertatu zenetik ezustekoak bata bestearen atzetik gertatzen ari dira Balbemendin. Urarekin izandako arazoen ostean, argi gabe geratzeko arriskuan daudela konturatuko dira. Juantxoren etxeko generadorea ekartzea erabakiko dute, baina oraingoan ere tirabirak sortuko dira euren artean.

   (osorik irakurri)




2008/02/26

Andoni Agirregomezkorta hurbilduko da asteazken honetan “Horrelakoa da Bizitza” saiora, “Vaya Semanita”k jaso duen azken sariaz hitz egitera. Mexiko-Espainia prentsa, irrati eta telebistako elkarteak Laurel de Oro sariarekin nabarmendu du ETB-2ko umore saioa, asteburuan, Marbellan egiten den ekitaldi batean. Sariaz eta beste hainbat kontuz galdetuko dio Andoni Aizpuruk.

Erreportajeen tartean, Kristina Urrutia ehizaren gaineko legedi berriari buruz arituko da. Ehiztariak ez datoz bat araudi horrekin eta larunbatean Madrilera doaz protesta egitera.

   (osorik irakurri)




2008/02/25

Astearte honetan Kosovo zeroz azpitik dokumentala eskainiko da ETB-1en. Euskal Telebistako lan talde bat Kosovon izan da independentziaren aldarrikapena egin den astean, eta bertan, albaniarren pozaren eta serbiarren haserre eta etsipenaren lekuko izan dira.

Lierni Mugarza eta Borja Portuondok alde bateko eta besteko oroitzapenak jasotzeaz gain, sarraskiaren unerik gogorrenei buruz hitz egin dute albaniar eta serbiarrekin. Azken urteotan nola bizi izan diren eta etorkizuna nola ikusten duten erakutsiko dute.

   (osorik irakurri)




2008/02/24

Mexiko-Espainia prentsako, irratiko eta telebistako elkarteak 18 urte daramatza kalitatea saritzen. Sariok antolatzen dituen elkarteak bozketa eta merkatu-ikerketa egin ditu irabazleak zeintzuk diren erabakitzeko.

Mexiko-Espainia prentsa, irrati eta telebistako elkarteak banatzen dituen Laurel de Oro saria jaso du larunbat honetan, otsailak 23, Marbellako hotel batean "Vaya Semanita" saioak.

   (osorik irakurri)




2008/02/22

 

Egungo gizartean aurki daitekeen arazoetako bat, zoritxarrez, gertatzen diren hainbat irain eta sexu erasoren irudiak Internet bidezko negozio zikinerako erabiltzea da, dudarik gabe. Arazo hau islatuko dute ETB-1eko “Goenkale” telesaileko hurrengo asteko ataletan. Kevin izango da arazo hau ikertu eta salatuko duena.

Izan ere, aurreko denboraldi bukaeran jasan zuen eraso bortitza sarean zintzilikatuta dagoela jakingo du. Kevinek, Urkoren laguntzaz baliatuz, bere anaiorde Josuk eta haren lagun Saguk eskuartean darabilten negozioa zein den ikertuko du, eta hariari jarraituz, Rakelek jasandako bortxaketarekin ere zerikusirik badutela konturatuko dira.

   (osorik irakurri)




2008/02/21

Ostiral honetako "Martin" telesailaren atalean, Janis ez da Benitorekin fidatzen eta bere leialtasuna frogatu nahi izango du. Bestalde, Ramonek Maiterekin erretxinduta jarraitzen du. Argitu Gabeko Krimenak izeneko aldizkarian zerbait susmagarria aurkitu du.

Martin eta Martak Maiderri bera bizi den etxe berria erakusteko eskatuko diote, eta honek, egoera honen aurrean, adiskide batengana joko du laguntza eske.

Aste honetako atalean The Uskis taldeak tabernan kontzertua eskainiko du.

 

 

   (osorik irakurri)




2008/02/20
Hirugarren urtez bideo sormenaren lehiaketa jarri du martxan "EITB Kultura" saioak. Hiru kategoria zehaztu dituzte: animazioa, bideo-sormena eta narrazioa. Lehiakide bakoitzak nahi adina lan bidali ahal izango ditu. Lan horiek ez dute minutu bat baino iraupen luzeagoa izango eta DVDan aurkeztu beharko dira.

Kategoria bakoitzean hiru sari emango dituzte. Bakoitzak 1.000 euro garbi jasoko ditu eta beste 1.000 euro bigarren lan bat aurkeztuz gero. EITBrekin batera EHUk, Artelekuk, Montehermosok eta Bilbo Artek antolatutako ekimena da hau. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek EHUko Arte Ederren Fakultatera bidali behar dituzte lanak.

   (osorik irakurri)




2008/02/19

Asteazken honetan, Xabier Euzkitzek aurkeztutako “Kalaka” saioan, Euskaldunon Egunkaria auzia izango da gai nagusietako bat. Del Olmo epaileak egunkari hau ixteko agindua eman zuenetik bost urte bete dira, eta laster hasiko da epaiketa. Auziperatuak dauden 12 lagunentzat 300 urteko espetxe zigorra eta 235 miloi euroko isuna eskatu dute.

18/98 auzian gertatu bezala, Dignidad y Justicia eta Terrorismo Biktimen elkarteen salaketak aintzat hartu ditu epaileak kasuarekin aurrera jarraitzeko. Auzitegi Nazionaleko fiskalak, ordea, ez du delitu zantzurik ikusten.

   (osorik irakurri)




2008/02/18

Astearte gaueko dokumentalaren tartean, bideozaintzaren fenomenoa izango dute aztergai astearte honetan, ETB-1en, 23:05ean. Mundu osoko mugimenduak kontrolpean daude. Azken urteetako atentatu terroristek eta nazioarteko gatazka politikoek herritarren artean beldurra areagotzea ekarri dute. Lehen munduko herrialdeak Beldurraren gizarte bilakatu dira. Ongizatea bermatzeko segurtasuna eskatzen da.

 Zelatatuak gaude. Etxetik irteten garen unetik ohera sartzen garen unera arte, behin, hamar edo ehun aldiz izaten da monitarizatua gure irudia, kamera kontrolatzaile baten begiek gure mugimenduak ikusten dituen bitartean.

   (osorik irakurri)




2008/02/15

Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok gidatzen duten "Mihiluze" lehiaketak ospatzeko moduko egun handia biziko du datorren otsailaren 18an, 200 programa beteko baititu.

Egun berezi honetarako, izan zitezkeen lehiakiderik mihiluzeenak aukeratu dituzte hiru esparru desberdinetan: bi bertsolari txapeldun eta handiak, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso; informazioaren munduan urtetan bikote banaezina izan diren Maribel Aizarna eta Joseba Iriondo, eta ETB-1eko bi programa izarretako aurpegi ezagunak, Mikel Elizegi "Ordu txikitan" saioko aurkezlea eta Maitena Salinas "Pilotari" telesaileko protagonista.

   (osorik irakurri)




2008/02/14

Euskal Telebista lehiakide bila dabil “Basetxea”ren ekinaldi berrirako. Julian Iantzik aurkeztuko du saioa eta oraingo honetan bada berrikuntza bat parte hartuko dutenentzat: guztiek izango dute ordainsaria eta diru hori saioan lehian dauden denboraren araberakoa izango da.

Badator “Basetxea” realitya ETB-1era. Arestian esan bezala, irabazleak jasoko duen sari handiaz gain, lehiakide guztiei parte hartzeagatik bakarrik ordainsaria emango zaie. Ordainsari hori lehian dauden denboraren araberakoa izango da.

   (osorik irakurri)




2008/02/13

Ainhoa Urretabizkaiak eta Oihana Azkuek aurkeztutako “Gaztea” musika saioak Tabu eta zentsuraren gainetik saio berezia eskainiko du ostegun honetan.

Denboran zehar, hainbat musika talde izan dira zentsuraren ondorioak jasan dituztenak, bai beraien klipak telebista kate batzuetan emateko debekua jasoz, edota baita abestiak irratietan jartzea galaraziz. Ostegun honetan, “Gaztea”k egoera hori bizi izan duten taldeei eta beraien klipei ateak zabaldu nahi dizkie, zentsura guztien gainetik lan horiek argitara ateraz.

 

   (osorik irakurri)




2008/02/12

Asteazken honetan, Xabier Euzkitzek ETB-1en aurkeztutako “Kalaka” saioan, elizak politikagintzan jokatzen duen papera aztertuko dute. Oraindik martxoko hauteskundeetarako atarian baino ez bagaude ere, badakigu kanpainan zeintzuk gai bilakatuko diren punta-puntakoak, eta horietako bat estatua eta elizaren arteko harremana izango da. Azken egunotan Espainako Apezpiku-batzarrak, botoa ematerako orduan kontutan hartu beharrekoak azaldu ditu egindako agerraldi batean. Besteak beste, "terroristekin eseri direnei" botoa ez ematea eskatu du.

Adierazpen hauek kontrako eta aldeko erreakzioak piztu dituzte: batzuek politikagintzan gehiegizko eskuhartze bezala interpretatu dute, besteentzat, aldiz, adierazpen askatasunaren ondorio baino ez dira adierazpen hauek.

   (osorik irakurri)




2008/02/11

Astearte honetan Ongizate Estatuaren krisialdia aztertzen duen erreportajea eskainiko da ETB-1en Ertz-ertzean izenburupean, oinarrizko eskubideak bermatuta ez izateak dakartzan ondorioak jorratuko dituzte bertan.

Europan Ongizate Estatuaren oinarriak XX mendeko erdialdean ezarri ziren. Hasierako helburua herritarren eskubide sozialak eta laboralak bermatzea izan zen. Baina helburu honek ez zuen denbora luze iraun.

   (osorik irakurri)




2008/02/08

Pantxika Telleria koreografoa eta 63 urteko Agurtzane Imatz dantza zalea emango ditu ezagutzera asteleheneko “Bi Errepidean” saioak, Urko Aristi eta Alex Sarduik aurkeztuta. Batek dantza du bizimodu eta ofizio, besteak aldiz, aisialdia eskaintzen dio zaletasun honi.

Protagonisten antzera, Alex Sardui eta Urko Aristi gorputzak astintzeko prest egongo dira oraingoan. Aristik Agurtzane bisitatuko du Ines Uriarteren dantza akademian, eta mota guztietako dantzak egingo dituzte. Tangotik hasiko dira, eta merengearen erritmoz girotutako jai batean bukatuko dute. Berak gaztea ez dela ondo jakinarren, ez du geldirik egoteko inolako gogorik. Agurtzanek dantza eskoletara joaten den jendearen perfila eta helburuak zeintzuk diren azaltzeaz gain, bertan sortzen diren erlazio eta amodio abenturen berri emango du.

   (osorik irakurri)




2008/02/07


Dynamo taldeak irabazi du Gaztearen XVII. Maketa Lehiaketa. Aditu talde batek osatutako epaimahaiak www.gaztea.com-en zintzilikatutako 437 kantak entzun ditu eta, haien ustez, aurkeztu diren 130 talderen artean getxotar hauek dira guztietatik onenak. Entzuleen sariaren garaileak ere bizkaitarrak dira: Zaldibar eta Berrizko lagunek osatzen duten Noisex taldea.

 “Birds” abestiarekin irabazi du Dynamok maketa lehiaketa. Epaimahaiaren iritziz, talde honen musika egungo rockaren primerako erakusgarri da eta 90. hamarkadako soinua ekartzen du gogora, hori bai, momentuko egonezin eta dinamismotik abiatuta. 3.000 euroko diru-saria, 6.000 euroko aurrekontua izango duen bideoklipa eta Bilbao Live jaialdian parte hartzeko aukera irabazi ditu.

   (osorik irakurri)




2008/02/05

Azken bost urtetan mileuristen kopurua %33tik %41ra igo da Hego Euskal Herrian. Gainera, abendutik urtarrilera langabeziak gora egin du %9,4 eta 9.000 langabetu gehiago zenbatu ditu INEMek. Gai horri astindu bat ematen saiatuko dira "Kalaka"n, asteazkenean, 22:00etan, ETB-1en.

Gazte gero eta prestatuagoak, master eta graduondokoekin, mila eurotako soldatak baino ez dituzte irabazten. Zein da honen errudun? Enpresariena ote da erantzunkizuna? Zeresanik ba al dute sindikatuek fenomeno honen aurrean? Gauzak dauden moduan, klase sozial berri batez hitz egin al dezakegu? Mileuristek talde kontzientzia hartu behar al lukete eta haien egoera hobetzearen alde denak batera lan egin?

   (osorik irakurri)




2008/02/04

Asteburuetan euskal gazteak nola dibertitzen diren jakin nahi izan du ETBko lan-talde batek eta horren berri ekarriko digu astearte gauean ikusgai izango den Gaua Asmatzen dokumentalak. 23:10ean emitituko da K-2000 etxearen ekoizpen berri hau, “Goenkale” telesailaren ostean.

Asteburuero 175.000 gazte ateratzen dira gauez Euskal Autonomia Erkidegoan. Estatu osoan 3 milioi dira. Gauak aukera ezberdinak jartzen ditu gazte hauen esku. Gazteen %70ak giroa da bilatzen duena, %60ak monotoniarekin haustea eta % 54a askatasun sentimenduaren eta abenturaren bila ateratzen da.

   (osorik irakurri)




2008/02/01

Igande honetan inauteriei arreta berezia eskainiko die “Noaoa!” umore saioak. Halaber, Jon Iraolak tarte berri bat aurkeztuko du, JonTube, Interneteko bitxikeriak erakutsiko dituen atala. Asintxo eta Julianen bisita ere izango da asmakizun berri batekin, Eta Otxote lehiaketarekin ere jarraituko dute.

 Irugiyair-eko lagunak inauterietako eskaintzekin etorriko dira eta Koadrila ere platotik pasako da, Iraola Tolosako inauterietara eramatera.

   (osorik irakurri)




 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (25)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (249)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Larunbatekoa umore gaua izango da ETB-1en Anjel Alkain eta konpainiarekin (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu