![]() |
Minbiziari helduko dio astearte honetan ETB-1ek eskainiko duen dokumental bereziak. Gaitza eta bizitzeko nahia aurrez aurre jarriko dira erreportajea osatzen duten protagonisten testigantzetan. Ama, aita, seme, alaba edota senarra, gaixotasunaren inguruan dauden guztiak bilakatzen dira gaitzaren eraginen isla eta horren lekuko izango dira ikus-entzuleak Minbizia...Bizimina dokumentalean, gaueko 23:05ean.
Bularreko minbizia emakumeek gehien pairatzen duten tumore gaiztoa da, heriotza-tasarik handiena duena. Azken hamarkadetan minbizi kasuak gehitu egin dira, eta gero eta adin gazteagoetan azaltzen dira. Zortzi emakumetik batek bularreko minbizia izateko arriskua du.
Bularreko minbizia dutenetan, %1 baino ez dira gizonezkoak. Hori dela eta, emakumeen gaixotzat hartu izan da urteetan. Hala ere, edonor izan daiteke hurrengo diagnostikoaren protagonista. Gaitzari aurre egiteko programa berriek eta aurrerapen medikoek heriotza-tasa gutxitzea ekarri dute. Gero eta gehiagok irabazten dute bizitzako borroka hau.
Prebentzioa da aurre egiteko neurririk eraginkorrena. Hala ere, polemika piztu da prebentzio programen inguruan. EAEko Osasun Saileko Diagnostiko Goiztiarraren adin tarteek, esaterako, ez dute denen nahia asetzen. Bularra kentzea, amatasuna, feminitatea... Nahitaez emakumetasunaren esentziarekin zuzenean lotzen den gaitza da.
Besteak beste, hitz hauen guztien atzetik gordetzen diren bizipen eta sentimenduak emango dituzte ezagutzera Minbizia... bizimina dokumentalean, gaitza bizitakoen ahotik. Gurutzetako Onkologia Saileko Nerea Anzizar medikuak gaitzaren alderdi teknikoa azalduko du.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





