Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2008/01/25

Igande honetako “Kirolez Kirol” saioak protagonista bereziak izango ditu: Pou anaiak etorriko dira Antartikako abenturaren berri ematera. 11:30etatik 12:30etara bitartean Xabier Usabiagarekin solasean arituko dira 7 Pareta, 7 Kontinente egitasmoaren baitan gauzatu berri duten erronkaren inguruan, bertan grabatutako irudiez lagunduta.

Eguberri Egunean, haize eta hotz bortitzari aurre eginda, “Three Pigs” pareta eskalatzea erdietsi zuten Iker eta Enekok. Eguraldiak tregoa txiki bat eman bezain laster, bigarren saiakeran euren asmoa betetzea lortu zuten. Gasteiztarrek Zerua Peak izenarekin bataiatu zuten tontorra.

Gailurra egin eta gero, Hovegaard Uhartean hartu zuten atseden. Urte berriarekin batera ekin zioten itzuliko bidaiari. Dorian Bay atzean utzi eta Melchior irletara jo zuten. Lau egunez Drake itsasoan zehar nabigatu ostean, Hornos Lurmuturrean ziren berriz. Port Williamsen egun batzuk igaro ondoren, Ushuaiara itzuli ziren. Bertan, Iker eta Enekok Frantziako alpinista eta nabigatzaile talde batekin ospatu zuten bere bidaiaren amaiera. Azken egunak Buenos Airesen eman dituzte.

7 Pareta, 7 Kontinente egitasmoa 2003an hasi zuten Pou anaiek, mundu osoko zazpi pareta enblematiko igotzeko asmoz. Horrela, "El Capitán" (Yosemite Parke Nazionala, Kalifornia, AEB), Naranjo de Bulnes (Europako Tontorrak, Espainia), Tsanoro (Madagaskar), Totem Pole (Tasmania), Trangoko Dorreak (Himalaya), Fitz Roy (Patagonia) eta orain "Three Pigs" (Antartika) eskalatu dituzte. 12:30ean ACB Ligako Tau-Fuenlabrada partida eskainiko da zuzenean Gasteizko Buesa Arenatik. Xabier de la Fuentek, Josean Aldalur eta Rafa Mungiak egingo dute kontakizuna.

 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu