![]() |
Ostiral honetan 21:40ean ETB-1en ikusgai izango den “Martin” telesailaren atalak Million Dolar Sugar izenburua du. Martinek Olegariori boxeo aldizkari zahar batzuk utzi dizkio. Horietako batean Sugar deituriko boxeolari bat aipatzen dute. Olegarioren ustez Anttonen antz handia dauka.
Martak Janisekin kezkatuta jarraitzen du. Egunean zehar zer egiten duen jakin nahi du. Erloju bat oparituko dio, GPSa duena.
Maider Manurekin haserre dabil. Lanik ez du egiten eta etxeko gauzetaz ere ez da arduratzen.
Ostegunean 22:05ean ikusgai izango den “Balbemendi” telesaileko atalean, neska gazte baten gorpua agertuko da basoan, biztanleen artean nahasmena sortuz.
Bestalde, Olatz eta Antxon Maddirentzako antibiotikoak aurkitu nahian dabiltza, bere infekzioa okerrera baitoa. Gainera, Ane eta Bixenta ika-mikan dabiltza medikuntza ulertzeko modu ezberdinak dituztelako.
Datorren ostiralean, otsailak 1, agur esango du Carmen Alcaydek eta Jorge Javier Vazquezek aurkeztutako Aqui hay tomate saio satirikoak. Astean zehar, saioaren momenturik onenak biltzen dituzten hiru emanaldi berezi eskainiko dituzte adio esateko.
Maria Luisa Galardiren heriotza samingarria biziko dute laister arraldetarrek. Otsailaren 5eko atalean ikusiko dugu, hain zuzen ere. "Goenkale”ko pertsonaia ezagunenetako bat eta telesailaren hasieratik mantentzen den pertsonaia bakarrenetakoa dugu Maria Luisa, Kontxu Odriozola aktoreak hezurmamitzen duena alegia.
Azken denboraldian, Bogako jabe izandako Jose Mari Lasaren alarguna bere txakolindegian bizi izan da, bere alaba Julia eta iloba Asierrekin. Bere heriotzak zeharo hunkituta utziko ditu Arraldeko bizilagun guztiak, baina batik bat, bere lagun minenak izango dira Maria Luisaren falta gehien somatuko dutenak. Penaz eta emozioz betetako agurra emango diote herritarrek gutxiago merezi ez duen pertsonaia maitatuari.
Minbiziari helduko dio astearte honetan ETB-1ek eskainiko duen dokumental bereziak. Gaitza eta bizitzeko nahia aurrez aurre jarriko dira erreportajea osatzen duten protagonisten testigantzetan. Ama, aita, seme, alaba edota senarra, gaixotasunaren inguruan dauden guztiak bilakatzen dira gaitzaren eraginen isla eta horren lekuko izango dira ikus-entzuleak Minbizia...Bizimina dokumentalean, gaueko 23:05ean.
Igande honetako “Kirolez Kirol” saioak protagonista bereziak izango ditu: Pou anaiak etorriko dira Antartikako abenturaren berri ematera. 11:30etatik 12:30etara bitartean Xabier Usabiagarekin solasean arituko dira 7 Pareta, 7 Kontinente egitasmoaren baitan gauzatu berri duten erronkaren inguruan, bertan grabatutako irudiez lagunduta.
ETB-1eko telesail arrakastatsuaren bigarren denboraldia estreinatuko da ostegun honetan, gaueko hamarretan. Pausokaren ekoizpen honek Artikutzako parke naturala izango du kokaleku berriz ere.
Lehen denboraldian airean geratu zen misterioa argituko da azkenean eta berriro ikus-entzuleen arreta bereganatuko duen trama berri bat garatuko da. Gertakari honek Balbemendiko biztanleak bateraturik egotera behartuko ditu biziraun nahi badute.
Datorren astelehenean, urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 18:10ean, “Sut&Blai”ren denboraldi berria hasiko da. Saioak hainbat nobedade dakartza bolada honetan. 10 minutukoa izango da astean hiru egunez, eta ostiral eta larunbatetan 30 minutuko bilduma. Sartutako aldaketarik aipagarriena aurkezlean datza: Nerea Alias ezaguna arituko da gidari lanetan.
Euskal kantagintzaren sorrera aztertuko du Euskadi Irratiko "Haiek Garaiak!" saio berriak eta garai haiek berreskuratzea du helburua. Ostiral honetatik aurrera eta udara bitartean, Euskadi Irratiak euskal kantagintza nola sortu zen kontatuko du, protagonista ezagunak eta hain ezagunak ez direnak elkartuz.
Arantxa Irastorzak zuzenduko duen saioak ahalegin berezia egingo du historiaren errepaso hau era entretenigarrian egiteko. “Ez dugu inolako tesi edo azterketa historikorik egiteko asmorik. Helburua ordubete entretenigarria osatzea da hain gertu eta, era berean, hain urruti geratzen diren garai haiek irratian gogoratuz. Anekdota eta pasadizo ugari bilduko dugu, ahal den guztietan protagonisten beren kontakizuna entzunaz”. Saio berria prestatzeko Irastorzak Nikolas Aldairen laguntza izan du produkzio lanetan.
Ostiral honetan Mungiako pilotalekuan jokatuko den Binakako Txapelketa eskainiko du Euskal Telebistak bere lehen katetik, Xabier Euzkitze eta Joxean Tolosa esatarien eskutik.
Asier Olaizola eta Otxandorena Gonzalez eta Barriolaren aurka arituko dira 23:15ean. Duelu nagusiaren aurretik, Uriartek eta Galarza VI.ak Cabrerizo eta Urberuagaren kontra jokatuko dute norgehiagoka.
(osorik irakurri)
Bestt off “Baserria 1907” berezian ETB-1eko saioan bizi izandako momenturik onenak disfrutatzeko aukera izango da, ostegun gauean, 00:25ean hasita. Haserreak, tentsio eta emozio uneak eta gogora ekarriko dituzte. Bide batez, Euskal Herriko artisauei ere omenaldia egingo diete.
Bizikidetzari buruzko saio honek bi familia XX. mendearen hastapenetako nekazari-bizimodura nola egokitu diren erakutsi du. Sei astez elkarrekin bizi izan dira, orain ehun urteko Euskal Herria zehatz-mehatz islatu duen ingurunean, XX. mende hasierako euskal baserri baten kopia zehatza den etxaldean batean, argindarrik, iturriko urik eta egungo ezein erosotasunik gabe.
Datorren ikasturtetik aurrera Eusko Jaurlaritzak bakea eta giza-eskubideak ikasgai bilakatuko ditu gure seme-alaben heziketan. Abenduan onartu zuen Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Bake Hezkuntzako Plana eta momentuz tripartitoak baino ez du bere horretan begi onez ikusten.
Beharrezkoa al da Bake Hezkuntzako Plan hau? Zeintzuk edukitan oinarritu beharko litzateke? Nola gauzatuko da? Zein izan beharko litzateke biktimen papera bakegintzarako plan honetan? Horiei guztiei erantzuna ematen saiatuko dira asteazkeneko “Kalaka”n, gaueko 22:05etatik aurrera, ETB-1en.
Hiru homosexual txinatarren elkarrizketak eskaintzen ditu egunkariak eta horren bertsio digitalak. Tong Ge 57 urteko idazlea horietako bat da, sexu joera agertu aurretik ezkondua eta seme bat izandakoa.
Babes ofizialeko etxebizitzen inguruan dagoen iruzurraren susmoaren harira, Babes Hutsa erreportajea eskainiko da asteartean, ETB-1en, 23:05ean, "Goenkale"ren ondotik.
Euskal Herrian babes ofizialeko etxebizitzen inguruan iruzurraren susmoa gizartean piztuta egon den zerbait izan da. Iruzurra etxebizitzaren esleipenean edo eta behin jabeek etxea esku artean dutela honi ematen dioten erabilpen okerrean aurkitzen da. Babes ofizialeko etxeak hutsik, alokairuan eta salmentan daude.
Orain arte, santutegi horretako frantziskotarrek hiru aldizkari publikatu izan dituzte (Misiones franciscanas, SAP eta Arantzazu), baina aurrerantzean bakarra izango dute. Arantzazu izenean hirurak batu egin dituzte.
“Martin” telesail arrakastatsua ostiralean itzuliko da ETB-1eko programaziora 15 atal berrirekin. Bosgarren denboraldi honek berrikuntza nagusi bat dakar, Irutxulo Irratiaren itxiera, eta horrekin batera istorio eta trama berriak.
Ikus-entzuleek lehendik ezaguna duten pertsonai bat agertuko da, Benito (Xabier Mitxelena), Janisen laguna. Martinen alaba gazteenak bi lagun berri izango ditu, gainera: Alba (Maddalen Lizaso) eta Zuriñe (Uxue Nabarlaz). Maite (Irune Manzano), Martinen txikitako lagun baten arreba; Alanbre (Fernando Ruiz), boxeolaria izan nahi duen gaztea, eta Nerea (Marina Aparicio), Maiderren laguna, ere ezagutuko ditugu.
Azken egunetan emozioz betetako uneak biziko dituzte "Baserria 1907" saioko protagonistek. Baserriko lehioak eta ateak itxi ondoren, zer gertatuko da Arietan? Ostegunean jakingo dugu, gaueko 22:05ean.
Animaliak bildu, gauzak batu, ... oraingoan ere liskarra sortuko da. Zer da norena? Zer eraman etxe bakoitzera? 40 egunetan erdi gordetako tentsioak eztanda egingo du.
Gazteek ezin dute ala ez dute emantzipatu nahi? Goxo-goxo al daude gurasoenean? Estatua etxebizitzen asuntoan sartu behar al da ala libre behar du izan merkatuak? Horren inguruan ieztabaidatuko dute aste honetan Xabier Euzkitzek ETB-1en gidatzen duen "Kalaka" saioan 22:15ean hasita.
Euskal Telebistak kokainaren eta lan munduaren arteko haremana aztertuko du astearte gauean Astegun buruzurian izenburuko dokumentalean.
Gizartean gero eta zabalduago dagoen droga da kokaina. Estatu espainarra munduko kokaina kontsumitzailerik handiena da, Estatu Batuak bigarren mailan utziz. Hego Euskal Herrian gehien kontsumitzen diren drogetan hirugarrena da, kanabisaren eta anfetaminen atzetik.
Animaliak hiltzea basakeria dela uste du euskal herritar askok, baina, hala ere, biztanleen gehiengoak haragia jaten du. Barazkijaleak ere badira makina bat gure inguruan. Bi errealitate horiek aurrez aurre jarriko dituzte Urko Aristik eta Alex Sarduik aste honetako “Bi Errepidean” saioan.
Urko txerria antzina bezala hiltzen duten baserri batera joango da eta Alex, berriz, animalien tratu txarren aurkako militante barazkijale batekin izango da, bere eguneroko bizitza nolakoa den ikusten.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





