Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/12/27

El Conquistador del Fin del Mundo” abentura eta biziraupen lehiaketak datorren urtarrilaren 7an abiatuko du bere laugarren ekinaldia, berrikuntza nagusi batekin. Lehen aldiz emakume bat izango da saioko kapitaina: Virginia Berasategi.

Berarekin batera, Juanito Oiarzabal joango da Patagoniara. Iaz oso gustura aritu zen mendizale gasteiztarra eta esperientzia errepikatu nahi izan du. Bere esanetan, ETBkoa gaur egungo telebistetan dagoen abentura eta biziraupen lehiaketa gogorrena da.


Nork ez du Juanito Oiarzabal ezagutzen. 52 urterekin, mundu mailako mendizaletasunaren gailurrera iristea lortu du, mito bat izateraino. Gizon tematia da eta egoera klimatologiko txarrenei aurre egiteko berezko gaitasuna du. Horri esker, munduko mendirik garaienak igo ditu.

Azken hamarkadetako euskal kirolaririk onenen artean dago, baita ere, Virginia Berasategi triatloilaria. Kirol jarduera gogorra den arren, 32 urteko bilbotar honek makina bat lehiaketa irabazi ditu. Espainiako, Europako eta Munduko txapelduna izan da, eta urtero parte hartzen du Hawaiiko Ironmanen.

Egun gutxi barru ezagutuko ditugu castingera aurkeztu ziren 1.000 lagunen artetik aukeratuak izan diren 18 lehiakideak. Hautatuak izan direnen artean futbolari profesional ohi bat, jota abeslari bat, hotel bateko zuzendaria, diskoteka bateko ate zaindaria eta borroka-arteetako irakasle bat daude, besteak beste. Batek bakarrik lortuko du ikurriña Ushuaian dagoen Munduaren Amaierako Itsasargian dantzatzen jartzea, aurrez Eneko Van Horenbecke, Raul Arribas eta Lourdes Zurriarainek egin duten bezala.

Planetako lekurik eder eta basatiena izango da berriro ere lehiaketaren eszenatokia: Argentinako Patagonia. Abentura berri honetan parte hartuko duten lagunek paisaia ederrak ezagutuko dituzte, baina bidean, desertuko haize bortitz eta zakarrei aurre egin beharko diete eta inguru hartako mendi elurtu eta malkarretan barna ibiliko dira, Ushuaian dagoen Munduaren Amaierako Itsasargira iritsi arte.

"El Conquistador del Fin del Mundo" Hostoil ekoiztetxeak Euskal Telebistarako prestatu duen saioa da eta Julian Iantzik aurkeztuko du datorren urtarrilaren 7tik aurrera.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu