Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/12/17


Aurtengo denboraldian “Goenkale” telesailak 2.500 atal bete ditu eta gertaera garrantzitsu hori atal berezi batekin ospatuko dute Eguberri egunez. Gabon jaiak direla aprobetxatuz, telesaileko egungo eta lehengo aktoreak elkartuko dira Arralden. Guztiek elkarrekin, Boga tabernaren 25. urteurrena ere ospatuko dute, Jose Mari estimatua gogoan, jai handi bat antolatuko baitu Maria Luisak.


Aspaldiko lagunak hurbilduko dira Arraldera Eguberri jaietan: Eusebio (Pedro Otaegi), Margari (Maite Bastos), Hortentsi (Arantxa Gurmendi), Nelson (Carlos N´Guema), Guti (Gorka Igartua), Lutxi (Itziar Urretabizkaia) eta Txapas (Jose Mari Berasategi). Iraganeko kontuak ekarriko dituzte gogora, elkarrekin bizitako une gazi-gozoak, bihotzean gordeta dituzten pasadizoak... Eguberri eguneko ospakizunak horretarako aukera eskainiko die eta, bide batez, Boga tabernaren 25. urtemugarekin bat egingo dute.

EITBk 25 urte bete dituen urtean iritsi da “Goenkale” 2.500. atalera, telesailaren 14. denboraldian, hain justu. Gertaera hori ere kontutan izango dute Eguberri eguneko atal berezi honetan. 1982ko abenduaren 31an, telebista lehen aldiz aireratu zeneko unea, Hortentsi, Margari, Maria Luisa, Eusebio eta Jose Marik nola bizi izan zuten erakutsiko dute.

Ordu eta erdiko atal berezia izango da abenduaren 25ean ETB-1en ikusgai izango dena, eta bi egunetako gertaerak kontatuko ditu. Lehen egunean Eguberri jaia ospatuko dute eta bigarrenean, berriz, Bogaren urtemuga. Festa erraldoia antolatuko du Maria Luisak Jose Mari zenarekin zabaldutako tabernaren omenez. Lehengo eta oraingo lagunen topagune izango da, eta guztiek elkarrekin dibertitzeko eta ondo pasatzeko aukera izango dute. Txapasek striptease bat ere egingo du.

Jai giroan murgilduta, ohiko pertsonaien gorabehera berriak ere ezagutuko dituzte ikus-entzuleek. Hala, Mirarik eta Josuk ustekabe desatsegina prestatuko dute Agurtzanerentzat. Alazne Pelloren emazte ohia gonbidatuko dute Eguberri eguneko bazkarira eta tentsio uneak biziko dira. Leonor, bere aldetik, triste ikusiko dugu; Koldo jada ez dago berarekin eta Milena ospitalean dago. Baina Lutxi, Txapas eta Nelsonekin elkartzeak asko poztuko du. Leonor berak eta Mimik ere bai, atsegin handiz hartuko dute Nelson herrian eta aspaldiko sentimenduak biziko dituzte mutilarekin.

Atal bereziaren amaieran, pertsonaia guztiek Gabon kanta hunkigarri bat eskainiko diete ikus-entzuleei.




Erantzunak:

1. Webgune berri bat egin dut foro bat goenkaleri buruz eztabaidatzeko. hau da helbidea: http://goenkale-ez-oficiala.team-talk.net/portal.htm
animatu zaitezte. foro hau egin dut batez ere foro ofiziala etb weggunekoa kaxakrra denez bixitazuna duen foro bat egiteagatik. mila esker eta foroan zain egongo gera foroko partaide guztiak aio!!!
xabier - 2008/03/29 00:37:43


2. epa!!!!
ni izar naiz eta bakarrik esa nai dizuet goenkale osos ondoo dagoela baina ehen askoz obeto zegoen maria luisa, kepa,arrate... hobeto zegoen...*



ala maitxiz...* aio!! a eta goenkale barrutik oso polita da zegaik ordu txikitan ikustera joan ginenean den ikusi genuen barrutik eta oso polita da !
ala agur!!patxoz!
Izar - 2008/05/01 00:35:49

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu