Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/12/05

Estitxu Fernandezek eta Julio Ibarrak gidatuta, EITBko zuzendari nagusiek, Izaskun Moyua Emakundeko zuzendariak, Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak eta Markel Olano Gipuzkoakoak, hainbat kirolarik eta EITBko gaurko eta atzoko aurkezle, aktore eta esatari ezagunek hartuko dute parte.

 

 

Aurten ere Gabon Gauean abestera gonbidatuko gaitu ETB-1ek. Julio Ibarrak eta Estitxu Fernandezek aurkeztutako “Euskal Kantuen Gaua” berezian aurpegi ezagun ugari gonbidatuko dituzte kantatzera.
Hasteko, Izaskun Moyua Emakundeko zuzendariak, Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak eta Markel Olano Gipuzkoakoak “Olentzero” eskainiko dute. Aurten EITBren 25. urteurrenari tarte berezia egingo zaio saio honetan eta aurkezle eta aktore ezagunez gain, EITBk izan dituen zuzendari nagusiak bildu nahi izan dituzte: Andoni Airezaga, Josu Ortuondo, Iñaki Zarraoa eta Andoni Ortuzar. “Gaztelugatxe” kanta abestuko dute hain zuzen ere.

Pilotariak ere izango dira gau berezi honetan ETBko platoan: Mikel Unanue, Aitor Zubieta, Oinatz Bengoetxea, Oier Zearra eta Kepa Peñagarikano. Txirrindularitzaren esparrutik eta Euskaltel Euskadiren 15. urtemuga ospatzera, Miguel Madariaga, Samuel Sanchez eta Markel Irizar agertuko dira. "Bihotz Eritua" abestuko dute lehenengoek eta "Aita Semeak" bigarrenek. Kontxan gailendu ziren Orioko arraunlariak, berriz, “Balearenak” kantarekin ausartuko dira.

EITBri dagokionean, “Goenkale”k aurten 2.500 atal egin dituela-eta, Iñaki Perurena, Iñigo Larrinaga, Kiko Jauregi, Ainhoa Aierbe eta Yannick Bergara izango ditugu kantuan, “Txantxibiri-Saltzen Saltzen” abestiarekin.

“Sorginen Laratza”n elkarrekin izan ziren Xabier Euzkitze eta Klaudio Landa “Maria Solt” abestera bilduko dira eta ETBren harrobiko beste bi lagunek, Carlos Sobera eta Agurne Anasagastik, “Agur Euskal Herriari” eskainiko dute. Elene Lizarralde eta Xabier Zaldua ETBko albistegietako lehen aurpegiak izandakoak “Habanera” kantatzera datoz.

“Vaya Semanita”koak ere emanaldia eskainiko dute: Andoni Agirregomezkorta, Javi Anton, Diego Perez, Laura de la Calle, Susana Soleto, Raul Poveda , Antonio Salazar, Mañu Elizondo, Iker Galartza eta Itziar Lazcanok “Maritxu Nora Zoaz” eskainiko dute. “Noaoa!”ko Anjel Alkain, Mikel Laskurain, Mikel Pagadizabal, Jon Iraola, Ainere Tolosa eta Ana Elordik “Galdurikan Nago” kantatuko dute.

Horrez gain, Maite Esparza eta Iñigo Agirre aurkezle bikoteak “Anderea Gorarik” eskainiko du; Urko Aristik eta Alex Sarduik “Txalaparta” eta “Horrelakoa da Bizitza”ko Andoni Aizpuru, Naroa Iturri eta Itsaso Martinek “Izar Iheskorra”. Mikel Elizegi eta “Ordu Txikitan” saioko kazetari gaztetxoek “Maite Zaitut” kantatuko dute.

Irratikoek ere badute tarte berezia. Radio Euskadiko Xabier Lapitz eta Javier Vizcaino, Euskadi Irratiko Maite Artola, Arritxu Iribar eta Manu Etxezortu, eta Radio Vitoriako Pilar Ruiz de Larrea eta Ismael Diez de Mendibil “Txakurraren Partia” kantatzeko elkartuko dira. Gazteako “Dida” irratsaioko Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia eta Mikel Fernandez “Musturrek Sartunde” abestiarekin ausartuko dira.

Ohi bezala, amaitzeko, Estitxu Fernandez eta Julio Ibarrak publiko guztiarekin “Hator, Hator” eskainiko dute.

 




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu