![]() |
Peter Greenaway artista Bilbon da egunotan. Euskadi Irratiaren 25. urteurreneko ospakizun ekitaldian parte hartzeaz gain, No TV lana ekarri du BBVA erakustokira. Bertan, EHUko Arte Ederretako ikasleen obrak ere daude ikusgai, eta “EITB Kultura” bertaraino hurbildu da.
Ken Zazpi euskal musika talde ezagunak Argiak bere azken lana aurkeztuko du aste honetako “EITB Kultura”n. Taldearen musika berriena biltzen da proiektu honetan, musika indartsu eta elektrikoa. Rafa Sardina musika ekoizlearekin batera, lan hau Donostia eta California artean izan da grabatua.
Bestalde, Gasteizen ospatzen den “Periscopio” argazki-kazetarigintza topaketan ere izango da “EITB Kultura”. Alvaro Ybarra argazkilari bilbotar gazteak kamera atzean bizitako egoeren berri emango du, besteak beste, Chechenia, Ruanda, India edo Boliviako bizipenen berri.
Zinebi, Bilboko Laburmetrai eta Film Dokumentalen Nazioarteko Zine Jaialdiaren 49. edizioak bere ateak zabalduko dizkio ETBko saio kulturalari. Jose Julian Bakedanoren La carta del amigo istorioa gertutik aztertuko da, nahiz eta jaialdian parte hartzen duten gainontzeko 30 artisten lan ezberdinak ere ezagutzera emango diren.
Bestalde, aste honetan “EITB Kultura” Guggenheim museora gerturatuko da “Art in USA” bilduma bisitatzeko. 1700. urteko egoeratik egungo iparramerikar gizartera emandako aldaketak aztertzen dituen erakusketa hau garai ezberdinetako 120 artisten 200 lan baino gehiagok osatzen dute.
El chivo Froilán Tentazioa antzerki taldeak Arriabala Madrilgo konpainiarekin batera aurkeztu duen azken lana, tragikomedia patetiko bezala definitzen dute Jesus Bonilla eta Carlos Zabala bere egile eta zuzendariek. Estreinaldia Elorrioko Arriola antzokian izango da azaroaren 30ean. Lan honen nondik norakoen inguruan mintzatuko dira aste honetan “EITB Kultura”n.
Artium museoan 74 artisten 114 artelan biltzen dituen erakusketa dago ikusgai, argazkigintzaren erabilera berriak erakustea helburutzat duen bilduma. Benetakoen eta errepliken arteko muga islatzen duen erakusketa hau 2008ko abuztua bitarte bisitatu ahal izango da.
“EITB Kultura” saioa asteartean izango da ikusgai 00:30etan ETB-2n eta ostegunean 23:30etan ETB-1en.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





