Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/11/09

Igande honetan ETB-1en "Navigating Peace" dokumentala izango dugu ikusgai 22:50ean. Kultura, ideologia eta erlijio ezberdinetako Ipar Irlandako arraunlariak Euskal Herriko arraunlariekin bi hilabetez ahalegin eta elkarbizitza konpartitzen dituzten proiektua da Navigantig Peace, Diapolan enpresak dokumentalean islatu duen proiektua.
Bi tripulaziok hartzen dute parte lan honetan. Comcille nabigazioak Ipar Irlandako errepublikar eta unionistak, katoliko, protestante eta sinesgabeak biltzen ditu. Guztien arteko topagune izatea nahi du, elkarbizitza posible dela erakutsiz. Albaola tripulazio euskaldunak euskal itsas ondarea zaindu eta ezagutzera emateko lan egiten du.

"Navigating Peace"-ren helburua bi ontzi tradizional erabiliz Irlandaren inguruan arraun egitea da. Bidaiariak barrutik aldatuko dituen ibilaldia da.


Dokumentalak, paisaiak eta jendea, itsasoa eta lurra erakusteaz gainera, musikaz, kulturaz, hezkuntzaz, erlijioaz eta harremanei buruzko partehartzaileen hausnarketak biltzen ditu.

Navigating Peace Irlandako Causeway Coast Itsas Ondarea babesteko elkartearen ekimena izan zen. Irlandarrak Albaola Pasaiako itsas ondarea defendatzeko elkarte euskalduna gonbidatu zuten eta elkarte bien artean itsas tradizioa eta gatazka politikoa duten bi herrien elkarlaneko proiektua garatu zuten.

Espedizioaren erronka nagusia ez zen ibilbidea osatzea, bidaia egiteko modua baizik: eskifaia Ipar Irlandako herritar katolikoek eta protestanteek eta Irlandako hainbat herritarrek osatzen zuten, eta xedea, pentsamenduez eta erlijioez harago, bizikidetza posible dela frogatzea zen, baita hamabi metro eskas neurtzen zuen ontzi irekian ere. “Euren esperimentuak fruiturik ematen bazuen, zergatik ezin ote zen emaitza bera lortu eguneroko bizitzan ere?” galdetzen zuten ekimenaren bultzatzaileek.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu