Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/11/21

Euskal Telebistak Telebista Zientzien eta Arteen Akademiak banatzen dituen sarietako bi jasoko ditu datorren asteazkenean egingo duen ekitaldian. 25 Urte Saria jasoko du ETBk Estatuko lehen telebista autonomiko gisa eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen "Trikitraka Trikitron" saioari haur programa onenaren saria emango diote.

   (osorik irakurri)




2007/11/19

Peter Greenaway artista Bilbon da egunotan. Euskadi Irratiaren 25. urteurreneko ospakizun ekitaldian parte hartzeaz gain, No TV lana ekarri du BBVA erakustokira. Bertan, EHUko Arte Ederretako ikasleen obrak ere daude ikusgai, eta “EITB Kultura” bertaraino hurbildu da.

   (osorik irakurri)




2007/11/12
Datorren asteartetik aurrera, azaroaren 13tik aurrera, Mercedes Luzuriaga aktorea ETB-2ko “Esto No Es Serio, ¿O Sí?” saioko lan-taldeko kide izango dugu. “Camera Café”ko  bekadunarena eginez egin da ezagun Mercedes Luzuriaga aktorea. “Esto No Es Serio, ¿O Sí?” saioan hainbat pertsonaia hezurmamituko ditu aktore bilbotarrak aurrerantzean. Horrez gainera, Menuda es mi suegra atal berriaren protagonista izango da. Bertan Carmen San Estebanekin hainbat egoera antzeztuko ditu.
Mercedes Luzuriaga, Itziar Urretabizkaia, Ramon Ibarra, Txubio Fernandez de Jauregi, Mikel Losada, David Avila, Itsaso González, Idoia Merodio eta Carmen San Estebanekin batera ikusi ahal izango dugu saioan.

   (osorik irakurri)




2007/11/09

Igande honetan ETB-1en "Navigating Peace" dokumentala izango dugu ikusgai 22:50ean. Kultura, ideologia eta erlijio ezberdinetako Ipar Irlandako arraunlariak Euskal Herriko arraunlariekin bi hilabetez ahalegin eta elkarbizitza konpartitzen dituzten proiektua da Navigantig Peace, Diapolan enpresak dokumentalean islatu duen proiektua.
Bi tripulaziok hartzen dute parte lan honetan. Comcille nabigazioak Ipar Irlandako errepublikar eta unionistak, katoliko, protestante eta sinesgabeak biltzen ditu. Guztien arteko topagune izatea nahi du, elkarbizitza posible dela erakutsiz. Albaola tripulazio euskaldunak euskal itsas ondarea zaindu eta ezagutzera emateko lan egiten du.

"Navigating Peace"-ren helburua bi ontzi tradizional erabiliz Irlandaren inguruan arraun egitea da. Bidaiariak barrutik aldatuko dituen ibilaldia da.

   (osorik irakurri)




 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu