Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/10/20

Aste honetan ONA (Online News Association) kazetarien Elkarteak zortzigarren Kongresua izan du Toronton (Kanada), eta eitb24.com-ek parte hartzeko aukera izan du.

Kazetaritzako eta Interneteko kazetaritza negozioko azken joerak argi gelditu dira bilera horretan. Hala, bertakoa (baita hiperbertakoa ere) eta erabiltzaileek egindakoa, eurentzat egindakoa eta eurekin egindakoa izan dira gai esanguratsuenak.

Hilary Schneider, hain zuzen, izan zen hasierako hitzaldia esatearen arduraduna. Yahoo!-ren bertako merkatuetara zuzendutako negozio-unitate berria ere aurrera eraman zuen Schneiderek duela urte bat. Europan Yahoo! ez dela asko erabiltzen esan beharra dago, baina Amerikako kontinentean bai, ikaragarrizko eduki atari gisa, batez ere.

Schneideren arabera, merkatu horiek sustatu beharra dago, baita erakunde global handietatik ere. Eman duen amaierako mezua berrikuntzaren aldekoa izan da erabat: Gaurko berrikuntzek biharko buruzagi digitalak sortuko dituzte.

Ez gara ardiak

Beste gai nagusia herritarrek egindako kazetaritza eta, orokorrean, 2.0 webarekin eta erabiltzaileek sortutako edukiekin zerikusia duen guztia izan da. Horretara etorri da, besteak beste, Dan Gillmor. Askok eta askok herritarrek egindako kazetaritzaren kontzeptuaren “aitatzat” jo dute Gillmor.

Gillmoren hitzetan, “erabiltzaileak ez gara artzain bat behar duten ardiak: Hitz egin nahi duen jendea gara. Hori da komunitateak sortzeak duen balio handia, jendeak, gehienbat, nahi duena egiten duelako, eta hori da balio duena”.

Eta “mandatu” bi utzi zituen betiko hedabideentzat:

1) Batzutan iruzkinak edukia baino interesgarriagoak izan daitezke; iruzkin horiek moderatu beharra dago, eta baliteke adibiderik onenak kazetaritzako gaurkotasunean ez egotea.

2) Ireki ezazu zure webgunea, jarri itzazu beste tokietarako estekak, permalinkak… soziala izan zaitez.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu