Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/10/16

“Noaoa!” izeneko umore saio berria prestatzen ari da On Time ekoiztetxea ETBrentzako.

 “Wazemank”i erreleboa emango dion programa izango da eta bertan astebururako plan desberdinak eta ekintzak egiteko alternatiba berriak proposatuko dituzte.

Orduan bezala umorea eta barre eragitea izango du helburu. Aktore taldea, bera: Anjel Alkainekin batera, Mikel Laskurain, Ana Elordi, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Egoitz Lasa, Mikel Pagadizabal Pagadi eta abar.

 

 

 Astero astero, atal desberdinak eta esketxak bilduko dituzte. Lehendik ezagunak egin diren pertsonaiak eta beste hainbat berri izango dituzte bisitan. Guztiak Aste hontan zer? galderari erantzuna ematen saiatuko dira. Asteko eguraldia, motorraren inguruko informazioa, ETBko programazioari errepasoa, musika eta abar.

Ikuslegoak parte hartzeko aukera ere eskainiko du saio berriak, puri-purian dauden gaiak plazaratuz. Hala nola Xolomobokaillua salbatu kanpaina bultzatuko dute “Noaoa!”ko kideek. Aktore-lanaren atzean gidoilari talde sendo bat izango du programak: Mikel Pagadizabal Pagadi, Jon Iraola, Joseba Apaolaza, Eneko Dorronsoro, Joxean Barreiro, Egoitz Lasa eta guztien buru Nagore Aranburu.

Saioaren errealizadorea Koldo Gutierrez izango da eta zuzendaria Anjel Alkain. Berrogeita hamar minutu inguruko iraupena izango du, eta azaroaren 2tik aurrera ostiralero emango daETB-1en 21:30ak aldera.




Erantzunak:

1. Kaixo!!!!

Iruñako, I.E.S Biurdanatik idazten dizuegu. Hemezortzi lagunetako taldetxo bat gara eta nahi genukeena izango litzateke zuen programara joatea oso programa dibertigarria iruditzen zaigulakoz.
4.d mailako ikasleak gara eta enpresa bat montatzen ari gara eta komentatu digute diru pixka bat ematen duzuela programara joategatik eta asko eskertuko genuke diru hori, enpresa aurrera ateratzeko.
Zuen erantzunaren esperoan egongo gara.

4.d mailako ikasleen izenean, eskerrikasko.

Agur.

stratuskop enpresa - 2007/12/12 14:03:53


2. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!
ETA SEGI ORRELA UMERUTXU.
iñaxi - 2007/12/25 21:28:02


3. telebistan emoten duten oberena,motzegia, krston pena emoten dozta beti bukaten danian, oye galdera bt Egoitz Lasa neskia al dauko?nundik atara dozute? bera ikusi ta segido maitemindu,jaja
esti - 2008/01/02 19:22:36


4. ez al dio sekulan Angel Alkaini inork esan Sean Bean aktorearen iual iuala dala???
begiratu googleko irudietan, pasada bat da!!!
apa hi! - 2008/01/06 11:11:59


5. Kaixo!!
zuen programia jarraitzen dot eta toma faltsuetan gehien bat primeran pasetan dot Anjel Alkain & Companyrekin! Izugarriak zarete!! Segi ezazue ola, jentiai barre eginarazten
Bejondeiala Xabier!
Maddalen - 2008/01/20 17:52:11


6. Aupa atxaga de poo eta villabona konexion!!!!
fotxu - 2008/01/23 20:50:12


7. epa zmz e egoitz lasa gure ikastolan ibili ziña eta... earki pasa genun ezta?

arantzazuko aman ikastolan ibili ziñen astigarragan beno orain dbh gaude eta martutenen gaude
ANNIA - 2008/01/24 12:41:31


8. Kaixo:
Gauza bat esan behar dizuet ...
Wazemank obeto zegoen!!!!!!
Aio majox
Malen - 2008/01/29 17:01:00


9. billabona konexionena gustatzen zait gehien, beste gauzak ere bai, aupa noaoa eta apa alkain!!!!!
ane - 2008/01/30 18:54:33


10. aupa!!!
burlatako askatasuna institutotik idazten dizuegu. Hamaika lagunetako taldetxo bat gara eta nahi genukeena izango litzateke zuen programara joatea oso programa dibertigarria iruditzen zaigulako.
4.mailako ikasleak gara eta enpresa bat montatzen ari gara eta komentatu digute diru pixka bat ematen duzuela programara joategatik eta asko eskertuko genuke diru hori, enpresa aurrera ateratzeko.
Zuen erantzunaren esperoan egongo gara.

xabier legarra - 2008/02/22 12:26:56


11. Kaixo!!!!
Oso espetx onak ematen ari zarete baina obeto egongo zen esketx gehiago jarriko bazenituen!!! Asko obetu duzue ZORIONAK!!! Agur Alkain eta konpania!!
Malen - 2008/03/04 19:50:58

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (25)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (246)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Larunbatekoa umore gaua izango da ETB-1en Anjel Alkain eta konpainiarekin (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu