Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/10/05

Udako oporren ostean, "Sautrela" literatura saioa asteburu honetan itzuliko da larunbateko bazkalostera ETB-1en eskutik. Hasier Etxeberriak 14:40etik aurrera gidatzen duen saioak, literaturari ez ezik, letrei zein liburuei ere arreta berezia eskainiko die.

Hamaseigarren denboraldi honetan badute zer ospatu "Sautrela"n. Ikasturte berri honetan 200. saioa egingo dute eta azaroaren 3an programa berezi batekin ospatuko dute.

 


Euskal idazleentzako plaza izateaz gain, "Sautrela"k munduko idazleei lekutxoa egin asmotan jarraituko du. Hori horrela, denboraldi berri honetan, udazkenean argitaratuko diren liburuen eta idazleen berri emango dute.

Erreportaje eta elkarrizketekin batera, munduko bazterretako literatur pitxiak zein Iñigo Aranbarriren eta Anariren irakurketa hautatuez gozatzeko aukera luzatuko du ETB-1eko saioak.

Lehen saioa urriaren 6an emitituko da. 196. atala izango da eta honako osagaiak izango ditu: alde batetik, erreportajean, nobelen hasierak aztertuko dituzte eta, bestetik, elkarrizketaren atalean, Xabier Amurizari egingo diote lekua. Amurizak urriaren azkenetan argitaratuko duen nobelaz hitz egingo du.

Hasier Etxeberriaren gidaritzapean, Xabier Gantzarain eta Jon Benito arituko dira gidoilari lanetan. Errealizazioan, berriz, Guille Sanchez eta Maialen Sarasua egongo dira, eta produkzioan Nagore Olkoz.

"Sautrela" larunbatero emango da Euskal Telebistako lehen katetik 14:30ak aldera.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu