![]() |
Aste honetan ONA (Online News Association) kazetarien Elkarteak zortzigarren Kongresua izan du Toronton (Kanada), eta eitb24.com-ek parte hartzeko aukera izan du.
Kazetaritzako eta Interneteko kazetaritza negozioko azken joerak argi gelditu dira bilera horretan. Hala, bertakoa (baita hiperbertakoa ere) eta erabiltzaileek egindakoa, eurentzat egindakoa eta eurekin egindakoa izan dira gai esanguratsuenak.
Futbol kluben eskubideak bereganatzeko La Sexta eta Audiovisual Sporten arteko gatazkaren beste ondorio bat da.
Tele 5k Vila-real-Bartzelona partidua irekian eskainiko du larunbat honetan, 20:00etan, Audiovisual Sport (AVS) operadoreari eskubideak erosi ostean. Ostegunean operadore honek telebista guztiei eskaini zien partida erosteko aukera.
“Noaoa!” izeneko umore saio berria prestatzen ari da On Time ekoiztetxea ETBrentzako.
“Wazemank”i erreleboa emango dion programa izango da eta bertan astebururako plan desberdinak eta ekintzak egiteko alternatiba berriak proposatuko dituzte.
Orduan bezala umorea eta barre eragitea izango du helburu. Aktore taldea, bera: Anjel Alkainekin batera, Mikel Laskurain, Ana Elordi, Ainere Tolosa, Jon Iraola, Egoitz Lasa, Mikel Pagadizabal Pagadi eta abar.
Aitor Eigurenek 35 urte ditu eta ez du inoiz neskalagunik izan. Lagun berriak ere kostata egiten ditu, lotsak izugarri mugatzen baitu. Arazo hori konpontzen saiatuko da astearte honetan Klaudio Landak gidatuko “Zeure Esku” saioa.
“Zeure Esku”k Eneritz Iturriagaetxebarria txirrindulari txapeldunarekin zita antolatu dio Aitorri, saioan zehar ikasitakoa praktikan jarri dezan.
Udako oporren ostean, "Sautrela" literatura saioa asteburu honetan itzuliko da larunbateko bazkalostera ETB-1en eskutik. Hasier Etxeberriak 14:40etik aurrera gidatzen duen saioak, literaturari ez ezik, letrei zein liburuei ere arreta berezia eskainiko die.
Hamaseigarren denboraldi honetan badute zer ospatu "Sautrela"n. Ikasturte berri honetan 200. saioa egingo dute eta azaroaren 3an programa berezi batekin ospatuko dute.
Perretxikoei buruzko saioa estreinatuko du datorren igandean ETB-1ek. Modu atseginean, gertukoan, edozein ikuslek perretxikoen mundua gertutik ulertzeko moduan egindako saioa izango da “Udazken Loreak”. Azken urte hauetan gizartean perretxikoekiko zaletasuna eta jakinmina izugarri handitu da eta perretxiko gose hori nolabait asetzera dator.
“Heroes” telesaila bere ordutegian lider dela itxi du hilabetea ETB-2k. Mundu guztian arrakasta handia duen telesailak %22,8ko sharea izan zuen igandeko estreinaldian.
Bestalde, kurtso hasiera honetan erantzun oso ona izan dute zineak, “Monk” telesailak, eta “Vaya Semanita” eta “Mi Querido Klikowsky” saioek.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





