![]() |
2007/09/24
Klaudio Landak aurkeztuko duen “Zeure Esku” saio berria estreinatuko du Euskal Telebistak asteartean, irailak 25, gaueko hamaiketan. Gizarteko arazoen aurrean aholkuak emango dituen programa da, autolaguntzarako gida moduko bat, kasu errealen bitartez. Lehenengo saioan, esaterako, gidatzeari beldurra galdu nahi dion Jaurne Gaminde zornotzarrari lagunduko diote. Herritarrak kezkatzen dituzten beste hainbat arazo ere jorratuko dituzte “Zeure Esku” saioan: erretzeari utzi, norbere burua maitatzen ikasi, estresari aurre egin, haur jaio berri bat zaindu, lana aurkitu, azterketak ondo prestatzen ikasi, bikotea bilatu… Buruhausteak diruditen egoeren aurrean nola jokatu behar duten erakutsiko diete ikus-entzuleei. Atal bakoitzean kasu erreal bat erakutsiko digu Klaudio Landak. Protagonistaren arazoa ezagutu ondoren, adituengana joko dute (mediku, dietista, psikologo, ekonomilari…) horri nola aurre egin jakiteko. Zenbait eredu ezarriko dizkiote nahi den helburua lortzeko.
“Zeure Esku” saio interaktiboa izango da, ikus-entzuleek entretenitzeko aukera dute eta, bide batez, ikasteko aukera ere bai. Esku liburu baten formatua izango du, informazio osatua eskaini ahal izateko. Grafikoen bitartez arazoaren puntu garrantzitsuenak nabarmenduko dituzte eta adituek ezarritako metodoa pausoz pauso zehaztuko dute. Beraz, grafismoaren eta bestelako osagaien bitartez saioak erritmo bizia izango du eta gauzak argi azalduko ditu.
Orotara ordu bete inguruko hamaika saio egingo dira. Hamar kasu aurkeztuko dituzte eta azken atalean istorio esanguratsuenak laburbilduko dituzte. Denbora pasa ondoren, nola aurreratu duten ere erakutsiko dute.
Lehenengo protagonista Jaurne Gaminde zornotzarra dugu. Amaxofobikoa da bera. Aspaldi gidatzeko baimena eduki arren, ez da ausartzen autoa hartzera eta besteen menpe bizi da, hara eta hona mugitzeko askatasunik gabe.
“Zeure Esku”k Mikel Elizondo psikologoaren eta Ander Vilariño auto gidari profesionalaren laguntza eskainiko dio Jaurneri. Alde batetik, arnasketa eta erlaxazio teknikak landuko ditu eta, bestetik, autoa gidatzeko teknikak gogora ekarriko ditu gure adituei esker. Programak ez dio erronka erraza botako. Izan ere, Urkiolarako gailurrera igo beharko da Jaurne, bera bakarrik eta autoa gidatzen.
Geroz eta gehiago dira gaur egungo gizartean arazo edo kezkaren bat duten pertsonak. Norbere buruarekin gustura ez daudenak, fisikoa edo itxura aldatu nahi dutenak, autoestimu gehiago izateko beharra dutenak, lanpostu bila dabiltzanak edo bizitzaren norabidea aldatu nahi dutenak… Bitartekaririk gabe edo ezjakintasunak bultzatuta, noraezean dabiltza. Arazoa aztertu eta konponbide bila hasteko denborarik ere ez dute hartzen, estresak-edo eraginda.
Horiei guztiei laguntzeko prest dago “Zeure Esku” saioa. Bakoitzari behar duen laguntza eskaini, adituak diren profesionalen bitartez. Arazoaren kontzientzia hartzen lagunduko diete eta aldaketa gauzatzeko gako nagusiak zehaztuko dituzte. Programa etxetik ikusten dutenek, antzeko egoeretan nola jokatu ikasiko dute.
3Komak eta Baleukok elkarlanean egingo duten bosgarren ekoizpena izango da “Zeure Esku”. “Erletxea” izan zen lehenengoa eta horren ondotik etorri dira “Ordu Txikitan”, “Pilotari” telesaila eta “Horrelakoa da Bizitza”, Andoni Aizpuruk gidatuko duen magazina. “Zeure Esku”k Klaudio Landa izango du gidari eta Karlos Lozano zuzendari.
Iruzkin bat egin
Azken erantzunak
Pilotari gazte baten bizipenak - izs - 2008-10-13 16:52:10
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53

Atalak
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)

Artxiboak
Urria 2008 (3)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu