Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/09/18

Egunez aldatuta, aurpegi berriekin eta sorpresekin dator “Kalaka” saioa denboraldi berrian. Asteazkenetan izango da kurtso berri honetan kalakariak eztabaidan ikusteko aukera, Xabier Euzkitzeren inguruan. Nobedade moduan, publikoan Xaxatzailea egongo da eserita, galderak eginez edo solaskideei akuilua sartuz, eta Iñigo Agirrek asteak eman dituen ika-mikak mahaira eramango ditu Bolo-bolo dabil atal berrian.

 Lehen saio honetan, Donostiako Zinemaldian estreinatuko den Deabru guztien urtea filmaren inguruko solasaldia izango dute. Perretxikoen truke Ultzaman ordaindu beharreko zerga eta Josu Jon Imazen dimisioa ere aztertuko dituzte.

 


Ohiko kalakariak eta aurpegi berriak eseriko dira Xabier Euzkitzeren inguruan asteazkenero. Gaiari loturiko adituak eta azalean bizi dutenen testigantzak ere izango dituzte. Guztioi ardura diguten gaiak izango dituzte hizpide zuzenean, eta jorratuko dituzten gaien inguruko erreportajeak eskainiko dituzte Inma Zabaleta eta Iñigo Agirreren eskutik. Bestalde, saioaren bukaeran tarte berri bat irekiko dute: Bolo-Bolo dabil. Iñigo Agirrek kalean ahoz aho dabiltzan gaiak eta esamesak ekarriko ditu formatu laburrean.

Bertaratuko den publikoari hitza hartzeko aukera zabalduko diote. Xaxatzailea eserita egongo da euren artean eta “Kalaka”ko mahaian esaten ari denari buruzko galderak egingo dizkie. Tartean-tartean solaskideak zirikatuko ditu.

Ikusleen iritziak Amaia Artetxek laburtuko ditu. Kalean, tabernetan, etxeetan hitz egiten dena eztabaidara eramango dute “Kalaka”n. Akaso politikoki zuzenak ez diren iritziek ere isla berezia izango dute saioan.

Lehenengo programa

Denboraldi berriari hasiera emateko, Donostiako Zinemaldian estreinatuko den Pertur-en desagerpenari buruzko Deabru guztien urtea filmaren inguruko solasaldia izango da, lehen mailako gonbidatuekin gainera: Mikel Aramendik dokumentalista lanak egin ditu pelikulan eta Martin Auzmendi Pertur-en laguna zen desagertu zen une hartan. Biak izango dira platoan filmaren nondik norakoak azaltzeko.

Udazkenaren atarian pil-pilean dauden beste gai batzuk ere aztertuko dituzte aste honetako kalakariek: perretxikoen truke Ultzaman ordaindu beharreko zerga eta Josu Jon Imazen dimisioa, besteak beste. Perretxiko biltzaileen iritziak jasotzeko Inma Zabaleta Beasaingo merkatuan izan da.

Mahaian eserita Koldo Goitia kultur eragilea, Roberto Fernandez Sasia irakaslea, Iñaki Antigüedad hidrogeologoa, Arantxa Azurza zuzenbidean lizentziaduna eta Ainhoa Aznarez PSNko zinegotzi ohia egongo dira.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu