Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/09/18

Irratsaio berriak, musika eskaintza zabala eta uhinen bitartez primeran pasatzeko hamaika aukera; Gaztea du izena eta 24 orduz dantzan lelo berria. EITB taldeko irrati gazteenak marka, irudi eta logo berria estreinatu du neguko denboraldi honetan.

Edurne Ormazabal arduradunaren hitzetan, "Gaztea irrati berriak irrati formula freskoaren aldeko apustua egingo du; estilo eta nortasun propioak bultzatuz eta errealizazio erakargarria zainduz. Gure gazteen espiritua islatzea da helburu nagusia.

 


Esatariei dagokienez, betiko izarren ondoan izango dira ahots berriak ere." Iratzargailu lanak egingo dituzte goizean goizetik Edurne Garmendiak eta Joseina Etxeberriak. "Di-Da" tartea aurkeztuko dute 6:00etatik 9:00ak arte, eta egunero mila kontu berri ekarriko dituzte. Baina ez dira bakarrik egongo Miramongo estudioan; astelehenetik ostiralera hainbat kolaboratzaile hartuko dituzte lagun. Jon Gotzonek orain arteko ildoan jarraitu du, bereak eta bi egiten; Enkarni, bihotzeko prentsan aditua den emakumea, pertsonai famatuen bizitzetan kuxkuxean ibiliko da; Arturo Gebarak eguraldiari begira ze nolako arropak jantzi beharko ditugun azalduko du eta azkenik, Jose Javier Miner, Euskal Herriko artisten atzetik kastinga egiten ibiliko da.

"Di-Da" saioaren eskutik entzuleek albisteak, eguneko titularrak, errepideen egoera, eguraldiaren iragarpena eta efemerideak jasoko dituzte. Gainera, New York, Paris, London eta nazioarteko beste hainbat punturekin konexioak egingo dituzte maiz, jende gaztearen intereseko gaiak jorratu asmoz. Zozketak, inkestak eta musika barra-barra izango dira gainontzeko edukiak.

Gaueko 21:00etan "Kalefonia" saio berria izango da entzungai. Maider Segurola eta Arkaitz Billar izango dira gidariak eta musikaren erresuma berriari ateak zabalduko dizkiote Gaztean. Magazinak denetariko edukiak izango ditu, tartean, berriak, erreportajeak, elkarrizketak eta kontzertuen kritikak; beti ere, euskal musikagintzari berebiziko lekua eskainiz.

Ondoren, Fermin Etxegoienek "Ekaitz Perfektua" irratsaio espezializatuaren edizio berriak ekarriko ditu astelehenetik ostiralera.

Asteburuei dagokienez, irrati formularekin batera protagonista nagusia dance musika estiloa izango da. Horretarako bi zita nagusi izango dituzte entzuleek. Alde batetik, larunbatetan, 22:00etatik 00:00etara, Arkaitz Billarrek dantzan jarriko ditu uhinez bestalde daudenak "Elektro Radio Grama" saioaren eskutik. Igandeeetan, DJ Makalaren txanda iritsiko da "Boom Shaka Laka" irrati showarekin 22:00etatik 00:00etara.

Gainera, www.egaztea.com web gunean foroak, zozketak, momentuko musikari eta taldeei buruzko azken albisteak, kontzertuen agenda, bideoklipak eta beste atal ugari topatuko dituzte musika zaleek.

Halaber, ETB-1en programa izango du Gazteak. Maider Segurolak jarraitu du bideoklip saioa aurkezten eta gainera denboraldi berri honetan hiru aurpegi berri gehituko zaizkio: Oihan Vega, Ainhoa Urretabizkaia eta Oihane Azkue. Txandaka gidatuko dute momentuko talde eta bakarlarien azken lanak bilduko dituen musika tartea.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu