Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/09/11

Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok ETB-1en gidatzen duten "Mihiluze” lehiaketaren arrakastak mugak gainditu ditu. Izan ere, Kataluniako TV3 kateak saioaren katalanezko bertsioa emango du: “Bocamoll”. Antartida etxeak ekoiztuta, irailaren azken astean hasiko dira grabatzen eta urriko lehen egunean estreinatuko dute. ETB-1en irailaren 17an abiatuko du “Mihiluze”k denboraldi berria, indarberrituta.

ETB-1etik TV3ra egokitzen den aurreneko saioa da “Mihiluze”. Antartida ekoiztetxeko arduradunak liluratuta gelditu ziren lehiaketa ikusi zutenean. Atal pilotu bat grabatu zuten Miramonen eta Kataluniako telebista publikoko zuzendaritzari aurkeztu zieten. Hauei lehen unetik gustatu zitzaien.


Urrian TV3n estreinatuko den “Bocamoll” saioa “Mihiluze”ren oso antzekoa izango da eta ez dute ia aldaketarik egingo. Bertsoen Potokumea-k probaren lekuan Kataluniako herri kantak erabiliko dituzte, pop eta rock modernoaren abestiak tartekatuz. Espartac Peran izango da aurkezlea.

"Mihiluze" indarberriturik itzuliko da irailaren 17an ETB-1era

Udako atsedenaldiaren ondoren, “Mihiluze”k indarberriturik ekingo dio denboraldi berriari datorren irailaren 17an, aurrekoan lortutako arrakastari eutsi nahian. Kameleoiek egiten duten gisan, azala aldatuko diote programari, baina mamiari eutsiz.

“Mihiluze”k proposatutako probak eta jolasak ezagunak egin dira Euskal Herri osoan. Programa sendotu egin da, eta bai lehiakideak eta baita programa etxetik jarraitzen duten ikusleak ere gero eta trebeagoak dira esamesak irakurtzen, eroglifikoak deszifratzen, imihintzioak egiten edo berbak asmatzen.

Horregatik, aurtengo probak are jolastiagoak eta are zirikatzaileagoak izango dira. Gero eta mihiluzeagoak gara eta hori nabaritu egingo da; baita koloreetan, platoan, argitasunean eta lehiakideengan.

Astelehenetik ostegunera, 21:30etik 22:00etara, hizkuntzarekin jolastuko dute ikus-entzuleek Kike Amonarriz eta Ilaski Serranoren konpainian. Lehiakideak bazter guztietatik etortzen jarraituko dute, egunero jokoan jarriko den zakua etxera eraman nahian. Diru asko irabazteko aukera izango du finalera heltzen den taldeak. Lehen programa honetan, zakuan jada 3.585 € izango dira nork eramango zain.

Lehen programan aurreko denboraldian ezagutu genituen bi bikotek parte hartuko dute. Hirugarrena, beti bezala, berria izango da. Eibarreko Irati Ugarteburu eta Itziar Sapsootham eta Lekeitioko Xabat Galletebeitia eta Haritz Garate berriz ere lehian ikusteko aukera izango dugu. Irati eta Itziarren 14. saioa izango da eta dagoeneko 2.310 euro irabazi dituzte. Xabat eta Haritzek, berriz, 12.985 euro irabazi dituzte lehiatzen aritu diren 13 programatan. Lehenengo saioko bikote berria Iruñeko Iñaki eta Ainara Azkona anai-arrebak izango dira.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu