Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/09/03

Euskal Telebistak “Pilotari” telesail berria estreinatuko du laster. 13 ataleko ekoizpen honek Julen Gortari pilotari gaztearen bizipenak dakartza.

Iñigo Aranbarri dugu protagonista nagusia eta berarekin batera, punta-puntako aktoreak arituko dira: Joseba Apaolaza, Lierni Fresnedo, Asier Hormaza, Koldo Losada eta Iñaki Beraetxe, besteak beste. Igande gauero izango da ikusgai, ETB-1en, ordutegi nagusian.


Julen Gortari pilotari gaztea Euskal Herrira dator Venezuelatik. Bost urte eman ditu bertan preso, Rodeoko kartzelan. Euskal Herriko pilota federazioarekin partida batzuk jokatzera joan eta etxerako bueltan, Caracaseko aireportuan, aduanako poliziak drogaz betetako poltsa bat aurkitu zuen Julenen ekipajean. Kartzelan, ahal duen moduan eraman du bere bizitza aurrera, El Vasco ezizenaz ezaguna den jatorri euskalduneko gizon baten babesean. Saiatu bada ere, ezin izan du frogatu droga poltsa hura ez zela berea, norbaitek sartu zuela bere maletan.

Gertakari lazgarri honetatik abiatuta garatuko dira telesail honetako trama nagusiak. Etxera itzultzean hautsitako familia bateratzen saiatu beharko da Julen. Etorkizun handiko pilotaria zen eta lehengo kirol bizitza berreskuratu nahiko du. Alabaina, hainbat oztopo eta ezintasun aurkituko ditu bidean.

Kartzelatik irtetean diruz betetako gutunazal bat jaso zuen eta herrira bueltatzean jakingo du gutuna ez zela familiak igorritakoa. Bestalde, iritsi eta berehala, dei misteriotsu bat jasoko du. Bere ekipajean agerturiko droga poltsaren arduradunaren bila hasteko pista bat emango dio.

Maitasun istorio bat ere biziko du protagonistak. Etxera bidean, Madrildik Euskal Herrirako tren bidaian, neska bat ezagutuko du, Ainhoa. Bat-bateko maitemina piztuko da bien artean, laster lan harreman bat izango dutela jakin gabe.

3Koma eta Baleuko ekoiztetxeek elkarlanean egindako telesaila Miramonen grabatu da, ekainean inauguratu zen 1.200 m2ko plato berrian. Eurak izan dira platoa erabiltzen lehenak, hain zuzen. Kanpoko irudiak, berriz, Hernanin grabatu dira batez ere.

Emilio MacGregor da zuzendaria eta bere esanetara aritu dira, Iñigo Aranbarri protagonistarekin batera, aktore ezagun asko: Joseba Apaolaza, Lierni Fresnedo, Asier Hormaza, Koldo Losada, Iñaki Beraetxe, Maitena Salinas, Amane Ibañez, Paul Navarlaz, Jose Antonio Bengoetxea, Pedro Otaegi, Ivan Malo, Matxalen de Pedro, Karmele Aranburu, Xabi San Sebastian, Aintzane Gamiz, Xabi Ortuzar, Erik Probanza, Iratxe Urkiaga, Urki Muguruza, Ekain Arrieta eta Iñaki Esnaola.




Erantzunak:

1. Jakin nahiko nuke ze abestia den agertzen dena telebistan telesail hau anuntziatzen!! Ta norena den be! Agur
matxi - 2007/09/22 13:42:59


2. abestia suganena da

baina z dakit izeburua!!

jeje super olita da..
izs - 2007/10/01 17:18:07


3. Zer iruditzen jazue telesaila? Ni engantxauta nao itxaroten nabil hurrengo kapitulua noiz iritsiko dan zein dan erruduna jakiteko. Aktoriak orokorrean danak diaz onak baina ez jatana gustatzen mutil pijua ez dakit nola deitzen dan, julenen arrebiakin enamorauta daona, erdalduna itxura bat hartzen dozat eta bere aktuatzeko modua oso makarra da.
euskalduna - 2007/10/23 15:30:12


4. kanti zrena zarelako da eta suganena da 2006xen sortu ben.

leire - 2008/03/11 18:43:19


5. pilota partidu gutxiago eta amodio geiago!!!

naskaturik nago ainbestepilota partidurekin!!!!!!



izs - 2008/10/13 16:52:10

Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu