![]() |
Igande honetan, 22:00etan, ETBko lehen kateak estreinatu berri duen telesailaren bigarren kapitulua emango dute.
Aurreko atalean jasotako dei misteriotsuari jarraiki Julen Eneko bilatzen saiatuko da. Gisa horretara, Gorkaren laguntzaz, Julenek Venezuelako kartzelan zeinen erruz espetxeratu zuten jakiteko ikerketa hasiko du.
“Su-etena hautsi zuen gizona”, “Bi espainiarrek Madelaine izan zitekeen ume bati argazkiak atera dizkiote” eta “Bikotekiderik gabeko amentzako laguntzak” dira, gaurko edizioan, lehen orrian agertzen diren titularretako batzuk. Kolore eta argazki asko tartekatzen ditu kazeta berri honek. Mediapro produktorearena den eta La Sexta telebista-katearen laguntza jaso duen egunkari honek 64 orrialde ditu.
Publicok ez du editorialik izango eta lehengo alearekin batera 64 orriko koadernotxo bat atera du. Bertan, lan-taldea nortzuk osatzen duten eta helburu nagusiak zeintzuk diren azaltzen da: “didaktikoa eta errespetuzkoa izango da, propagandatik urrun, baina, kritikak uztartuz".
Iritzia nagusi den orrietan, Javier Sadabaren, Manuel Sacoren, Espido Freiren eta Javier Ortizen artikuluak agertzen dira gaurko edizioan.
Ignacio Escolarrek zuzentzen du, 250.000 aleko tirada du eta 50 zentimo balio ditu, igandetan salbu (euro 1).
Bestalde, Publico egunkariaren iragarkiaren irteera eten egin dute, Bushen anaiaren argazki bat agertzen zelako.
(osorik irakurri)
Klaudio Landak aurkeztuko duen “Zeure Esku” saio berria estreinatuko du Euskal Telebistak asteartean, irailak 25, gaueko hamaiketan. Gizarteko arazoen aurrean aholkuak emango dituen programa da, autolaguntzarako gida moduko bat, kasu errealen bitartez. Lehenengo saioan, esaterako, gidatzeari beldurra galdu nahi dion Jaurne Gaminde zornotzarrari lagunduko diote. Herritarrak kezkatzen dituzten beste hainbat arazo ere jorratuko dituzte “Zeure Esku” saioan: erretzeari utzi, norbere burua maitatzen ikasi, estresari aurre egin, haur jaio berri bat zaindu, lana aurkitu, azterketak ondo prestatzen ikasi, bikotea bilatu… Buruhausteak diruditen egoeren aurrean nola jokatu behar duten erakutsiko diete ikus-entzuleei. Atal bakoitzean kasu erreal bat erakutsiko digu Klaudio Landak. Protagonistaren arazoa ezagutu ondoren, adituengana joko dute (mediku, dietista, psikologo, ekonomilari…) horri nola aurre egin jakiteko. Zenbait eredu ezarriko dizkiote nahi den helburua lortzeko.
Euskal Telebistak 'Pilotari' telesail berria estreinatuko du igandean, gaueko hamarretan. 13 ataleko ekoizpen honek Julen Gortari pilotari gaztearen bizipenak dakartza. Iñigo Aranbarri dugu protagonista nagusia eta berarekin batera, punta-puntako aktoreak arituko dira: Joseba Apaolaza, Lierni Fresnedo, Asier Hormaza, Koldo Losada eta Iñaki Beraetxe, besteak beste.
Egunez aldatuta, aurpegi berriekin eta sorpresekin dator “Kalaka” saioa denboraldi berrian. Asteazkenetan izango da kurtso berri honetan kalakariak eztabaidan ikusteko aukera, Xabier Euzkitzeren inguruan. Nobedade moduan, publikoan Xaxatzailea egongo da eserita, galderak eginez edo solaskideei akuilua sartuz, eta Iñigo Agirrek asteak eman dituen ika-mikak mahaira eramango ditu Bolo-bolo dabil atal berrian.
Lehen saio honetan, Donostiako Zinemaldian estreinatuko den Deabru guztien urtea filmaren inguruko solasaldia izango dute. Perretxikoen truke Ultzaman ordaindu beharreko zerga eta Josu Jon Imazen dimisioa ere aztertuko dituzte.

Irratsaio berriak, musika eskaintza zabala eta uhinen bitartez primeran pasatzeko hamaika aukera; Gaztea du izena eta 24 orduz dantzan lelo berria. EITB taldeko irrati gazteenak marka, irudi eta logo berria estreinatu du neguko denboraldi honetan.
Edurne Ormazabal arduradunaren hitzetan, "Gaztea irrati berriak irrati formula freskoaren aldeko apustua egingo du; estilo eta nortasun propioak bultzatuz eta errealizazio erakargarria zainduz. Gure gazteen espiritua islatzea da helburu nagusia.
"Edo Zu, edo Ni edo Nor" autofilmaketa saioa estreinatuko du Euskal Telebistak bere lehen katean, ostiralean, hilak 14, gaueko 21:30ean. 13 familia edo pertsonai ezberdinek beraien eguneroko bizitza grabatuko dute utzi zaizkien kamera batzuk lagun.
ETBn orain arte ikusi ez den formatu berritzailea izango da hau. "Edo Zu, edo Ni edo Nor" saioko protagonistek eskuan eramango dute beraien kamera uneoro eta gertatzen zaienaren berri emango dute.
Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok ETB-1en gidatzen duten "Mihiluze” lehiaketaren arrakastak mugak gainditu ditu. Izan ere, Kataluniako TV3 kateak saioaren katalanezko bertsioa emango du: “Bocamoll”. Antartida etxeak ekoiztuta, irailaren azken astean hasiko dira grabatzen eta urriko lehen egunean estreinatuko dute. ETB-1en irailaren 17an abiatuko du “Mihiluze”k denboraldi berria, indarberrituta.
ETB-1etik TV3ra egokitzen den aurreneko saioa da “Mihiluze”. Antartida ekoiztetxeko arduradunak liluratuta gelditu ziren lehiaketa ikusi zutenean. Atal pilotu bat grabatu zuten Miramonen eta Kataluniako telebista publikoko zuzendaritzari aurkeztu zieten. Hauei lehen unetik gustatu zitzaien.
Hasi dira ETB-2n "Mi Querido Klikowsky" telesailaren atal berriak. Bolada berrian Txominek (Janfri Topera) arazo pila izango ditu. Inguruan dituen guztiek ere kontu eta nahaspila ugari sortuko dituzte.Horrez gainera, pertsonaia berri bat agertuko da denboraldi honetan: Loli Astorekak hezurmamituko duen Edurne pertsonaia alegia. Txominekin zeharo maiteminduta dagoen emakumea da Loli eta buruko min ugari emango dio.
Euskal Telebistak “Pilotari” telesail berria estreinatuko du laster. 13 ataleko ekoizpen honek Julen Gortari pilotari gaztearen bizipenak dakartza. 
Iñigo Aranbarri dugu protagonista nagusia eta berarekin batera, punta-puntako aktoreak arituko dira: Joseba Apaolaza, Lierni Fresnedo, Asier Hormaza, Koldo Losada eta Iñaki Beraetxe, besteak beste. Igande gauero izango da ikusgai, ETB-1en, ordutegi nagusian.
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Jostailu erotikoak, asteleheneko 'Bi Errepidean' saioan - ero bero - 2008-06-22 23:22:32
Euskal kantagintzaren sorrera aztertuko du Euskadi Irratiko "Haiek Garaiak!" saio berriak - Joseba Garaialde - 2008-06-01 11:44:02
ETB Go!azen film musikala prestatzen ari da - Itziar Elosegi Alkain - 2008-05-27 23:19:56
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Larunbatekoa umore gaua izango da ETB-1en Anjel Alkain eta konpainiarekin (5)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Urria 2007 (7)
Iraila 2007 (10)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





