Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/08/31

“Date el Bote” saioak zazpigarren denboraldia abiatuko du astelehenean, irailak 3. Carlos Soberak gidatzen duen lehiaketa irudi berriarekin itzuliko da programaziora, ohiko ordutegian, 14:00etan.

Laster, www.eitb.com webgunean tartetxo bat izango du, gainera.

 


Hilabete honetan 1.300garren atalera iritsiko den lehiaketak orain arteko egiturari eutsiko dio: hamar lehiakide, bost mutil alde batetik eta bost neska bestetik, arituko dira nor baino nor, astelehenetik ostiralera. Carlos Soberak egingo dizkien galderei erantzunez, ostiraleko zakua irabaztea izango dute helburu.

Sei urteotan, bi milioi euro baino gehiago banatu dituzte saritan, 2.172.270 zehazki. 2.500 lehiakide baino gehiago hartu dituzte platoan eta 200.000 galdera inguru egin dituzte.

Denboraldi berrirako irudia goitik behera aldatuko dute. Platoko dekoratuan, irudi grafikoan eta lehiaketan ohikoak diren mugimenduetan sumatuko ditugu aldaketak.

Bestalde, saioak web orria izango du laster http://www.eitb.comen. Bertan, “Date el Bote”n parte hartzeko eta publiko bezala joateko argibideak emango dituzte. Denboran atzera egin eta bideo historikoak ikusteko aukera ere eskainiko du. Aurkezleak eta lehiakideek egindako hanka sartzeak erakutsiko dituzte, plano putzak eta zaku potoloenak banatu direneko irudiak ere bai.

Jolasteko aukera ere eskainiko da lehiaketa birtualaren bidez. Telebistako platoan egongo balitz bezala, internautak “Date el Bote”ko galderak erantzun beharko ditu. Bide batez, lehiaketa prestatzen aritzen diren gidoilariekin hartu-emanean egoteko aukera izango dute. Galderak bidali ahal izango dituzte eta beharbada Carlos Soberak euren izena aipatuko du grabazioan.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu