![]() |
Nola ikusten dute haurrek nagusien mundua? Zer egingo lukete txikiek helduen mundua aldatzeko? Nola aurre egingo liokete Euskal Herriko famatuek zazpi haurren galdera zorrotzei? Galdera hauen erantzunen giltza Mikel Elizegik gidatzen duen "Ordu Txikitan" saioan aurkituko dugu, datorren irailaren 15ean, gaueko hamarretan.
Bestalde, bigarren denboraldi honetan aiton-amonak ere protagonista izango dira euren ikuspuntu eta bizipenekin.
Aurtengo ikasturtean "Ordu Txikitan" saioa berrikuntzaz josita dator. Alde batetik, orain arte bezala, saioko protagonista diren zazpi haurrek aurpegi ezagun bat elkarrizketatuko dute astero. Gaztetxoek egindako galderen bitartez pertsona ospetsu horren bizitzaren zirrikitu guztiak ezagutuko ditu ikus-entzuleak. Zazpi kazetari txikiak aurrez aurre dituztela, euren galdera xelebreak erantzun beharko dituzte ospetsuek.
Baina hau elkarrizketa bat baino zerbait gehiago izango da. Haurrekin jolastu, hainbat gaien inguruko iritzia plazaratu, famatu horren inguruko lagun eta senitartekoek duten iritzia ezagutuko dugu. Famatuaren atzean dagoen pertsona ezagutzeko aukera paregabea izango da.
Aurtengo denboraldian, gainera, aiton-amonak ere ikus ahal izango ditugu gaur egungo kontzeptu modernoen inguruan, zein duela 25 urte bizi izandako gertakariei buruz hizketan.
Honez gain, Euskaldun Petoa izateko hautagaiak ezagutuko ditugu. Ikusleek "Ordu Txikitan" saioko web gunearen bitartez emandako botoei esker, astez aste, euskaldun petoenen rakinga osatuko dute.
Halaber, egunero sortzen diren albisteen inguruan haurrek duten iritzia eta ikuspuntua jakingo dugu Haur Egun atalean. Bertan haurrek gaurkotasuneko gaiak jorratu eta honen inguruko iritzia emango dute Mikel Elizegik lagunduta.
Haur bitxiek ere bere tartea izango dute "Ordu Txikitan" saioan. Haurrez aurre atalean 2 eta 5 urte bitarteko haurrak elkarrizketatuko ditu Mikel Elizegik. 5 urterekin ezkontzea posible dela uste duzue? 4 urteekin dinosaurioetaz guztia jakin daitekeela uste duzue? Guztia da posible "Ordu Txikitan"en.
Lehiaketak ere bere tartea izango du, baina aurten zenbait berrikuntzekin dator. Lehenengo atalean, lehiakideek hautatutako ikasgai bati buruzko galdera sorta erantzun beharko dute eta bigarren atalean, bai gurasoek baita seme-alabek ere kantuan nola moldatzen diren erakutsi beharko dute.
Baina berrikuntzak ez dira hemen bukatzen. Programaren azken tartean, hurrengo asteko gonbidatua nor izango den jakin ahal izango dugu test jostagarri baten bidez.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





