Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/08/27

Andoni Aizpuruk saio berri bat aurkeztuko du Euskal Telebistako lehen katean udazkenean. Saioa arratsaldeko "Gaur Egun" albistegiaren atarian emitituko da eta gertutasuna eta informazioa izango ditu ardatz.

Astelehenetik ostegunera bitartean, gure herri eta hirietako gertakizun bitxi eta aipagarrienak izango ditu hizpide saio berriak. Horretarako, Aizpuruk eskarmentu handiko erreportari lantaldea izango du lagun.


Gainera, aktualitatea gertutik jarraitzeko esfortzu berezia egingo da. Egunero hiru solaskide ezberdin informazioaren harian arituko dira aurkezlearekin batera. Euskal Herriko gizartean pisua duten mintzakideak izango dira. Gaiak eskatzen duenean punta-puntako adituak ere eseriko dira platoan beharrezkoa den informazioa ematera.

"Gaur Egun" albistegiarekin zuzeneko konexioa egingo dute egunero 20:00etan, ordu erdi barru eskainiko dituzten albisteen artean aipagarrienak zeintzuk diren jakiteko.

Magazin ukitua ere izango du Andoni Aizpururen saio berri honek. Umoretsua, entretenigarria eta erritmo bizikoa izango da. Zuzenean emitituko da Euskal Telebistak Miramonen duen egoitzatik.

Eguraldi gizona baino askoz gehiago

Andoni Aizpuru (Gabiria, 1964) Euskal Telebistako aurpegi ezagunetarikoen artean dago. Orain duela hamalau urte azaldu zen lehenengo aldiz telebistan, eguraldiaren berri emateko. Ordutik, "Euskadi Zuzenean" saioa, "Gaur Egun" albistegia, "Bertatik Bertara" magazina eta "Barnetegia" realitya aurkeztu ditu, eguraldiaren tartea ahaztu gabe. Aurten, "Bi Errepidean" saioan ikusi dugu Urko Aristirekin batera.

Hainbat sari jaso ditu Aizpuruk bere ibilbide profesionalean zehar. "Bertatik Bertara" programak, Argia Sariaz gain, "La candileja y el laurel de Oro" saria jaso zuen Madrilen 1999an. 2000n Rikardo Arregi kazetaritza saria eman zioten Andoniri.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu