Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/08/27

Bost kontinenteetatik eskatzen dizkiote Ainhoa Arteta Tolosako sopranoari mota guztietako operak eta errezitaldiak egiteko. Ahots lirikorik ezagunenetako bat da nazioarte mailan. Musikari eskainitako bizitza da berea.

Aste honetan atsedenaldia hartuko du, "EiTB Kultura" saioan gustuko duen musikaz, liburuez eta filmez hitz egiteko.

 


Jon Maiaren Karidadeko Benta taldeak laster agur esango du sei urteko ibilbidearen ondoren. GetxoFolk jaialdian azken kontzertua emango dute eta Zumaian jai berezi bat egingo dute. Aurrez, "EiTB Kultura"n izango dira.

90eko hamarkada bukaeran bere nortasuna erakutsi zuen, eta lau urtez jo gabe egon bada ere, The Hot Dogs! taldea musika mundura itzuli da. Urretxukoak eszenatoki gainean dira berriro eta "EiTB Kultura" saioko lantaldea lekuko izan da. Datorren astean erakutsiko dute euren nortasuna zuzenean. The Hangmen talde estatubatuarrarekin joko dute irailaren 7an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Interes handiko erakustaldiak

Lau dira bide artistikoak. Lau dira Euskadiko artista garaikideen belaunaldiak. Hala sailkatu ditu Juan Luis Moraza artistak. Euskal Herriko arte garaikidearen ikuspegi orokorra eta behin behinekoa erakusten du "Ezezagunak" erakusketak, kartografien bidez. Guggenheim museoan daude, museoaren hamargarren urteurrena dela-eta, irailaren 9ra bitartean.

1930 eta 1936. urte bitartean egin zuen Pablo Picassok "Suite Vollard" saila. Bere lehen obra grafikoa izan zen. Uda honetan, Bilboko Arte Ederren museoak du erakusgai. "Picasso: Suite Vollard" mostra irailaren 23ra bitartean dago ikusgai, Artearen papera programaren barruan.

Aulki bat… baina esertzeko balio ez duena. Poltsa dotorea… baina erabiltezina… ezin da ireki ezer gordetzeko, ezta gordetakoa hartzeko ere. Barrualderik ez daukan palak ezin du pilotarik jo. Arantzaz jositako pilotak berez ezingo luke boterik egin… ezta karratua den pilotak ere. Sortu dituzten artisauen sentimenduen ikur dira. Bilboko burtsaren eraikinera iristear dagoen erakusketa osatzen dute. "Haserre Nago" du izena. Euskal Herriko 35 artisau bildu dira, haien haserrea islatzen duen bilduma sortzeko. Arazoa: euren ogibidearen egoera latza.

Bukatzeko, Chema Eluxpuru artista bilbotarrarekin egingo dute hitzordua. Bizkaiko Abokatu Kolegioak antolatutako "De memoria" erakusketaren gida moduan arituko da ikus-entzuleentzat.

Beti bezala, "EiTB Kultura" saioa asteartean izango da ikusgai ETB-2n 00:20ak aldera eta ostegunean ETB-1en, gauerdian.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu