![]() |
Estitxu Fernandez genuen orain arte emakume aurkezle bakarra. Aurrerantzean, baina, Ana Ramos izango du lagun. Eurekin batera arituko dira berriemaile Xabier Usabiaga, Mikel Olazabal, Jon Elortza, Jose Ituarte eta Asier Aranguren. Talde sendoa osatuta, denboraldi berriari ekiteko prest dira. Asteburu honetan dute lehen hitzordu nagusia. Futbol Liga txapelketa hasiko da eta horrekin batera, “Kirolez Kirol” eta “El Derby” saioak ETBko programaziora bueltatuko dira.
Ohi denez, “Kirolez Kirol”ek hiru edizio izango ditu: larunbat arratsaldekoa, Mikel Olazabalek gidatuta; igande goizekoa, Xabier Usabiagarekin, eta arratsaldekoa, Jon Elortzarekin. Jose Ituartek aurkeztuko du, orain arte bezala, “El Derby” saioa igande iluntzetan.
Euskal Telebistako kirol programazioak ohiko egiturari eutsiko dio, eta "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiek ere kirol berriemaileak izango dituzte. ETB-1en, igandetik asteazkenera Xabier Usabiaga arituko da eta ostegunetik larunbatera Estitxu Fernandez. ETB-2n ere bi aurkezle txandakatuko dira: Asier Aranguren igandetik asteazken eguerdira eta Ana Ramos asteazken gauetik larunbatera.
Aurkezle guztien artetik estreinakoz arituko dena Ana Ramos izango da. ETBko kirol erredakzioan 11 urte egin ditu lanean eta beraz, ikus-entzuleari ez zaio arrotza egingo bere izena. Eibarren jaio eta Algortan bizi den kazetaria Osasuna taldearen berriemailea izan da zazpi urteotan ETBn, talde nafarra Lehen Mailara igo zenetik. Iragan ikasturtean, Radio Euskadiko “Graffiti” saioko kirol solasaldian ere entzun ahal izango dugu astelehenero. Gogotsu ekingo dio egiteko berriari.
Bigarren Mailako futbola, larunbatero, zuzenean
Larunbateko “Kirolez Kirol” saioak Bigarren Mailako futbola eskainiko du larunbatero zuzenean. Denboraldiko lehen emankizunean, Eibarrek Racing Ferrol taldearen aurka jokatuko duen neurketa izango da ikusgai. Kategoria honetan arituko diren beste bi euskal taldeak, Alaves eta Reala, zuzenean jokatzen ikusteko aukera ere izango dute ikus-entzuleek.
Halaber, Lehen Mailan gertatzen den guztia adi-adi jarraituko du “Kirolez Kirol” saioak. Larunbatetan, aurreratutako partiden laburpenak eskainiko dituzte eta igande gauetan, jardunaldiak eman duena zehatz-mehatz aztertuko dute. Asteburu honetan tarte zabala eskainiko diote igandeko Athletic-Osasuna derbiari.
Igandean, “El Derby” saioak minutuz minutu jarraituko du Lehen Mailako bi euskal ordezkarien arteko neurketa interesgarria. Bestalde, bezperan Realak, Alavesek eta Eibarrek jokatutako partiden laburpenak eta protagonisten hitzak eskainiko dituzte .
Jose Ituartek gidatzen duen programak ohiko egiturari eutsiko dio eta Los minutos de oro tartean jardunaldiko golak eta 2007-2008 denboraldiko izarrei buruzko bideoak eskainiko ditu astero. Beste taldeetan diharduten jokalari euskaldunen berri emango dute eta eztabaida sortu duten jokaldien azterketa egingo dute Joaquin Urio arbitro ohiarekin.
Estropadak eta pilota ere bai, asteburu honetan
Asteburu honetako kirol eskaintza osatzeko, estropadak eta pilota emanaldiak eskainiko ditu ETB-1ek. San Miguel Ligaren 13. eta 14. jardunaldiak jokatuko dira larunbatean Laredon arratsaldeko bostetan eta igandean Orion eguerdiko 12etan, eta “Kirolez Kirol”ek zuzenean eskainiko ditu. Igande arratsaldean, berriz, Errioxako Ribafrecha herrian ospatuko den pilota jaialdia izango da ikusgai bostetatik aurrera. Atariko partidan Del Rey-Merino I eta Cabrerizo-Apeztegia bikoteak izango dira aurrez aurre. Estelarrean, berriz, Titin III.a eta Galarza VI.ak Capellan eta Barriolaren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Igande gauean itzuliko dira perretxikoak ETB-1era - maider iantzi - 2008-10-08 16:08:31
ETB-1ek erreportaje eta dokumental gaua abian jarriko du ostegun honetan 'Mila Begi' saioaren eskutik - ikusle bat - 2008-09-05 00:00:05
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Iraila 2008 (10)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





