Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/08/22

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak "Euskarazko komunikazioa eta hizkuntza gutxituak" izeneko master profesional ofiziala eskainiko du 2007-2008 ikasturtean Leioako campusean.

EHUko arduradunek adierazi dutenez, ekimen hau "ez da hutsetik sortua", neurri handi batean, azken bost urteetan fakultate berak eskaini duen "Euskal Herria XXI" doktorego programaren segida baita. Izan ere, master profesional horrek aurrera begiratu nahi duen proposamena da.
 


"Teknologia berriek izugarrizko abiada hartu dute azkenaldi honetan. Maila guztietan sumatzen den fenomenoa da: lan-munduan, akademia giroetan, gizarte-harremanetan, baita kazetaritza munduan ere. Erronka berri horien aurrean profesional onak eta euskaldunak trebatzea ezinbestekoa da. Hori da helburu nagusia. Hori da programa honen jomuga", azaldu dute.

Gaur egun, 700 inguru kazetari euskaldun daude lanean, eta azken hamarkadetan aurrera "dezente" egin den arren, "izugarri geratzen da oraindik ere egiteko". "Horregatik sortu da master hau, dauden indar-guneak sustatzeko eta sumatzen diren gabeziak estaltzeko, hain zuzen ere", gaineratu dute.

Elkarlana

Master horren antolaketan eragile askok egin dute lan. EHUren baitan bost Departamendu aritu dira elkarlanean: Kazetaritza eta Kazetaritza II, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea, Euskal Filologia eta Soziologia. Horrez gain, master profesional horrek EHUtik kanpo ere aurkitu ditu begirune eta babesa. Eusko Jaurlaritzak, esaterako, bere babes ekonomikoa emango dio Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bitartez. Ikasturteko azken hilabeteetan --2008ko ekaina, uztaila, abuztua eta irailean-- master horretako ikasleek praktikak egiteko aukera izango dute, tartean EiTBn.

56 irakaslek (30 EHUkoak eta gainerakoak, eremu ezberdinetan aritzen diren profesionalak) jardungo dute masterrean. Kazetaritza edo tankerakoetan lizentziatuentzat ez ezik, lanean diharduten profesionalentzat ere bada honako masterra (eskolak arratsaldez egingo dituzte).

Master horrek kontuan hartu ditu Europatik datozen agindu berriak. Hala, izena ematen duen ikasle orok 60 kreditu europar edo ECTS (European Credit Transfer System) gainditu beharko ditu (36 nahitaezko irakasgaietan banatuta eta gainerako 24ak hautatzeko hainbat moduluren artean).

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsulta ezazu EHUren webgunea.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu