Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/08/20

Julian Schnabel ezaugarri anitzeko artista izango da "EiTB Kultura" saioko protagonista aste honetan. Donostiako Tabacalera eraikinaz liluratuta dago New Yorkeko sortzailea. Bertara ekarri duen "Summer" erakusketaren bitartez, zinegile, eskultore eta margolari hau hobeto ezagutzeko parada izango dute "EiTB Kultura" saioko ikus-entzuleek.

Erratzak, zakarrontziak, zartagin edo kazolak; plastikozko bidoiak, baita poxpoloak ere. Edozerk balio dezake erraz gogoratzeko moduko erritmoak sortzeko. Horixe da Stomp taldearen filosofia. Britainia Handiko konpainiak 15 urte daramatza bere ikuskizuna mundu osoko antzokietan erakusten. Orain, Bilboko Aste Nagusian ikusiko ditugu.

 


Azkena Rock Festival musika jaialdi erraldoia gainean dugu. Gasteizkoa Estatuko rock jaialdirik garrantzitsuenetakoa dugu. Euskal Herriko ordezkaritza osatuko duten bi taldeak Las Furias eta Sexty Sexers dira. Egiten duten musikaz eta jaialdiaz mintzatuko dira eurekin "EiTB Kultura"koak.

"Errenteriako atea" izeneko eskulturak ongi-etorria ematen du herriaren sarreran. Iñaki Ruiz de Eguino, Europako artista geometriko garrantzitsuenetakoa, da egilea. ETBko kamerak bere estudioan sartu dira.

Bilboko Rekalde Aretoan Sean Snyder Ipar Amerikako artistaren erakusketa bisitatu daiteke egunotan, bere proiektu berrienekin. Irakeko gerra gai nagusi hartuta, komunikabideek erakutsitako jarrerari buruzko hausnarketak dira.

Bestalde, barkuan ibiliko dira, Donostia itsas-hirian murgilduko dira, hain zuzen. Hiriburuko Ontzi Museo berrituan sartu-irtena egingo dute saioko kamerek.

Marmola, brontzea, burdina edo beruna. XX. mende hasierako eskulturak, marrazkiak, prestaketa kartoiak eta bitxiak, Pablo Gargalloren sinadura duten 88 obra. Aragoiko artistaren pieza abstraktuak zein figuratiboak Kursaalen aurkituko ditugu. Modernismoak eta kubismoak eraginda, hutsunearekin jolasak lortzea eta bolumenak azpimarratzea lortu zuen Gargallok.

"EiTB Kultura" asteartean izango da ikusgai ETB-2n, 00:30ean eta ostegunean ETB-1en, 00:15ean.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu