Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/08/17
Euskal Telebistako "Elkartasunaren Bideak-Rutas de Solidaridad" herrialde azpigaratuetako biztanleekin bat egiten duen tarteak asteburu honetan ekingo dio denboraldi berriari. Mundu zabaleko nekazari txikien artean, beste mundu hobe bat eratzen ari den mugimendu globalari buruzko erreportaje sortarekin hasiko da aurten saioa.

"Nyeleni 2007" Elikadura Subiranotasunerako Munduko Foroan elkartu ziren iragan otsailean mundu osotik etorritako abeltzain, nekazari, emakumeen elkarteetako ordezkari, nekazal lurraldeetako nahiz hirietako langile, indigena, etorkin, artzain, ingurumenaren aldeko taldeetako kide eta gobernuz kanpoko erakundeetako lagunak. Munduko Merkataritza Erakundeak, Munduko Bankuak eta Nazioarteko Moneta Funtsak bultzatutako nekazal politika neoliberalen aurkako alternatiba da Elikadura Burujabetasuna.


Lehenbiziko lau ataletan, Indian, Brasilen eta Indonesian nekazariek bizi duten egoera gogorra izango da erakusgai. Behetik gora eta indar handiz sortu dituzten erakundeek egiten duten lana erakutsiko dute gainera. Han-hemenka eta tokiz toki bereiztuta, nekazal erreformaren aldeko borroka ari dira egiten erakunde hauek. Lurraldeotako baliabide naturalak herrien eskuetara itzultzea dute helburu, batez ere, bazterketa soziala eta beharrezko migrazioak gertatzen ari diren tokietan.

Mugimenduok aurkezten duten ereduaren ezaugarriak azalduko dituzte, bestalde. Ekoizle txikiek, lurreko baliabide naturalak erabilita, nekazaritza organikoaren alde egiten dute eta monolaborantzetatik urrunduz, dibertsitatea hobesten dute. Helburuetako bat merkatu lokalak suspertzea da, ez ordea, esportazioa.

Elikadura Subiranotasunak ez du merkataritza ukatzen, are gehiago, herriaren onurarako izango diren merkatal politikak eta jarduerak bultzatzen ditu. Osasungarria eta ekologikoki iraunkorra, eta kalterik egingo ez duen ekoizpena aldarrikatzen du. 

"Nyeleni 2007" foroan mundu osoko ia 100 herrialdetako 500 bat ordezkarik estrategiak aztertu dituzte, tokian-tokian nahiz eremu globalean nekazari zein arrantzale eta kontsumitzaile txikiak laguntzeko elikadura sistemak diseinatu eta garatzeko.

Nekazaritza eta politika neoliberalen esparruan oihartzun handia lortu du elikadura burujabetasunaren proposamenak. Ekoizle txikiak eztabaidaren erdigune bilakatu ditu eta merkatuaren baldintzak kontutan hartu gabe nork bere janaria produzitzeko eskubidea babesten du. Elikadura Subiranotasunaren printzipioak ekoizpen, banaketa eta kontsumo eredu alternatiboen garapena pizten du. Logika berrietan oinarrituta, neoliberalismoarengandik urruntzen da.

Erreportaje sorta osatzeko, Afrikako Mali herrian aurten egindako Elikadura Burujabetasunaren foroan nekazari mugimenduotako 33 ordezkari elkarrizketatu zituzten “Elkartasunaren Bideak” saioko kazetariek, foroan plazaratu ziren egoera eta dilemak aztertzeko asmoarekin.



Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu