Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/08/02

Ardo eta gazteluen ibilbidea izenburupean dator aste honetan "Euskal Herria, Bide Batez" saioa. Araba hegoaldean barrena ibiliko dira, XII. mendera arte Nafarroako eta Gaztelako erresumak banatzen zituen mugaren aztarnen bila. Muga izandakoan, iraganaren aztarnak aurkituko dituzte: ikuspegi bikaina duten gazteluak harkaitzen gainean, antzinako hiri harresituak eta dorre sendoak Erdi Aroko bidaiarien eta armada etsaien zelatan. 27 kilometro inguruko bidaia osatuko dute, Ebro ibaian hasi eta amaituko dena. Bidean geldialdi batzuk ere egingo dituzte, besteak beste, Labastida, Toloño, Bergantzu, Ocio eta Buradon Gatzagan.

 

Ebro ibaia muga naturala da lursail oparo eta emankor hauetan. Kantabriako mendilerroak babesten ditu iparraldeko haizearen erasotik. Ebrotik iparralderantz doazela, lehendabiziko defentsa-gotorlekuarekin egingo dute topo: Labastida. Muino honetan sortu zen Nafarroako erresumaren mugak zaintzeko.

Labastidan sartzeko Larrazuria arku errenazentistaren azpitik igaroko dira, mahats-aleek upategietarako bidean betidanik egin izan duten antzera. Kale Nagusitik La Paz plazaraino iritsiko dira. Plaza hiru eraikin bikainek mugatzen dute. Lehenengoa udaletxea da, XVIII. mendeko altxorra, Monumentu Nazional izendatua. Ezkerrean Salazar jauregia dago, gaur egungo kultur etxea. Eta hirugarrena, Andre Mariaren Zeruratzea eliza ikusgarria.

Herriko beste tenplua Kristo Santua eliza dugu, Castillo tontorrean kokatuta. Bertan, lurrezko bide bat hartuko dute eta Granja de Nuestra Señora de Remellurira iritsiko dira. Toloño mendirako igoeran San Gines ermita, Tabuernigako dorrea eta El Humilladero ermita ikusiko dituzte.

Toloño gailurra mendilerro guztiari izena ematen dion mendia da. Kantabriako mendilerroak lursailak eta paisaiak banatzen ditu. Mendi gailurra babesik onena da mahastiak ipar haize hotzetatik gordetzeko. Honaino iritsi ziren Nafarroako erregearen jopuak, erreinuaren mugak zaintzeko gaztelu bat eraiki zezaten.

Toloño mendiko zutoin geodesikoan iparralderantz begira jarriko dira eta beste gotorleku bat ikusiko dute aurrez aurre: Urizaharra. Nafarroako mugako bastioi honetatik zaintzen zuten Inglares ibaiaren goi ibarra, gotorlekuz eta gazteluz betetako igarobide naturala. Ibarrerantz joango dira Bergantzu eta Ocio herriak ezagutzeko eta hegoalderantz doan Errege Bideari jarraituz Buradon Gatzagara iritsiko dira. Herri bakartia da gaur egun, baina orain 700 urte bailarako herririk aberatsenetarikoa eta alaienetarikoa zen bertako gatzaga ugariei esker.

Etxe eta jauregiz jositako herrigunea atzean utzita aldenduko dira Buradon Gatzagatik Ebro ibairantz. Conchas de Haro izeneko haitzek itxiko dute aste honetako bidea. Haitz malkartsuotan ere inguruak zaintzeko gotorleku bat altxatu zuten: Buradongo gaztelua, Nafarroako erresumako azkena, Bilibioko gazteluaren parean. Bilibio Gaztelako ekialdean dago, bazter batean, ibaiaren beste aldeko haitzen gainean.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu