![]() |
“Date el Bote” saioak zazpigarren denboraldia abiatuko du astelehenean, irailak 3. Carlos Soberak gidatzen duen lehiaketa irudi berriarekin itzuliko da programaziora, ohiko ordutegian, 14:00etan.
Laster, www.eitb.com webgunean tartetxo bat izango du, gainera.
Nola ikusten dute haurrek nagusien mundua? Zer egingo lukete txikiek helduen mundua aldatzeko? Nola aurre egingo liokete Euskal Herriko famatuek zazpi haurren galdera zorrotzei? Galdera hauen erantzunen giltza Mikel Elizegik gidatzen duen "Ordu Txikitan" saioan aurkituko dugu, datorren irailaren 15ean, gaueko hamarretan.
Bestalde, bigarren denboraldi honetan aiton-amonak ere protagonista izango dira euren ikuspuntu eta bizipenekin.
Bost kontinenteetatik eskatzen dizkiote Ainhoa Arteta Tolosako sopranoari mota guztietako operak eta errezitaldiak egiteko. Ahots lirikorik ezagunenetako bat da nazioarte mailan. Musikari eskainitako bizitza da berea.
Aste honetan atsedenaldia hartuko du, "EiTB Kultura" saioan gustuko duen musikaz, liburuez eta filmez hitz egiteko.
Andoni Aizpuruk saio berri bat aurkeztuko du Euskal Telebistako lehen katean udazkenean. Saioa arratsaldeko "Gaur Egun" albistegiaren atarian emitituko da eta gertutasuna eta informazioa izango ditu ardatz.
Astelehenetik ostegunera bitartean, gure herri eta hirietako gertakizun bitxi eta aipagarrienak izango ditu hizpide saio berriak. Horretarako, Aizpuruk eskarmentu handiko erreportari lantaldea izango du lagun.
Estitxu Fernandez genuen orain arte emakume aurkezle bakarra. Aurrerantzean, baina, Ana Ramos izango du lagun. Eurekin batera arituko dira berriemaile Xabier Usabiaga, Mikel Olazabal, Jon Elortza, Jose Ituarte eta Asier Aranguren. Talde sendoa osatuta, denboraldi berriari ekiteko prest dira. Asteburu honetan dute lehen hitzordu nagusia. Futbol Liga txapelketa hasiko da eta horrekin batera, “Kirolez Kirol” eta “El Derby” saioak ETBko programaziora bueltatuko dira.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak "Euskarazko komunikazioa eta hizkuntza gutxituak" izeneko master profesional ofiziala eskainiko du 2007-2008 ikasturtean Leioako campusean.
EHUko arduradunek adierazi dutenez, ekimen hau "ez da hutsetik sortua", neurri handi batean, azken bost urteetan fakultate berak eskaini duen "Euskal Herria XXI" doktorego programaren segida baita. Izan ere, master profesional horrek aurrera begiratu nahi duen proposamena da.
Julian Schnabel ezaugarri anitzeko artista izango da "EiTB Kultura" saioko protagonista aste honetan. Donostiako Tabacalera eraikinaz liluratuta dago New Yorkeko sortzailea. Bertara ekarri duen "Summer" erakusketaren bitartez, zinegile, eskultore eta margolari hau hobeto ezagutzeko parada izango dute "EiTB Kultura" saioko ikus-entzuleek.
Erratzak, zakarrontziak, zartagin edo kazolak; plastikozko bidoiak, baita poxpoloak ere. Edozerk balio dezake erraz gogoratzeko moduko erritmoak sortzeko. Horixe da Stomp taldearen filosofia. Britainia Handiko konpainiak 15 urte daramatza bere ikuskizuna mundu osoko antzokietan erakusten. Orain, Bilboko Aste Nagusian ikusiko ditugu.
Euskal Telebistako "Elkartasunaren Bideak-Rutas de Solidaridad" herrialde azpigaratuetako biztanleekin bat egiten duen tarteak asteburu honetan ekingo dio denboraldi berriari. Mundu zabaleko nekazari txikien artean, beste mundu hobe bat eratzen ari den mugimendu globalari buruzko erreportaje sortarekin hasiko da aurten saioa. "Nyeleni 2007" Elikadura Subiranotasunerako Munduko Foroan elkartu ziren iragan otsailean mundu osotik etorritako abeltzain, nekazari, emakumeen elkarteetako ordezkari, nekazal lurraldeetako nahiz hirietako langile, indigena, etorkin, artzain, ingurumenaren aldeko taldeetako kide eta gobernuz kanpoko erakundeetako lagunak. Munduko Merkataritza Erakundeak, Munduko Bankuak eta Nazioarteko Moneta Funtsak bultzatutako nekazal politika neoliberalen aurkako alternatiba da Elikadura Burujabetasuna.
Trianoko mendietako burdin mineralaren zain oparoak, gaur egun erabat agortuak, euskal ekonomiaren eragile nagusi izan ziren mendeetan zehar. Burdina atera eta lantzeko ahalegin ikaragarria egin behar izan zuten; eta horren ondorioz, betiko aldatu ziren ibar horretako paisaia eta jendea. Bide ikusgarri horietan barna murgilduko da aste honetan “Euskal Herria, Bide Batez” saioa, meatzeetako krater abandonatu handietan hasi, eta meatzarien herrixken ondotik, itsasertzeko labarretaraino.
Bilboko itsasadarraren zainetan, gora eta behera, euskal meatzaritzaren eta industriaren odola zebilen: burdin minerala. Eta hain zuzen ere, burdin horrekin eraiki zuten itsasadarraren bi ertzak lotu zituen garaipenaren arkua: Bizkaia Zubia, 2006az geroztik Gizadiaren Ondarea. Handik burdinaren bihotzaren bila abiatuko dira, mendian gora. Trapagaraneko Escontrilla geltokian Larreinetako funikularra hartu eta burdinaren bide guztia ikusi ahal izango dute: itsasadarra, portua eta itsasoa.
Igandean, abuztuak 5, Euskal Telebistako lehen kateak "Itsasontzi baten..." programaren atal berria eskainiko du 21:20ak aldera.
Orain arteko saioetan, Ness Lakua gurutzatzeko prestatzen aritu da Jose Luis Korta. Eta azkenean, heldu da momentua. Batela furgoneta gainean jarri, mapa eskutan hartu eta Eskoziarako bidea hartu du gure patroiak bere semea, Alex, lagun duela.
Ardo eta gazteluen ibilbidea izenburupean dator aste honetan "Euskal Herria, Bide Batez" saioa. Araba hegoaldean barrena ibiliko dira, XII. mendera arte Nafarroako eta Gaztelako erresumak banatzen zituen mugaren aztarnen bila. Muga izandakoan, iraganaren aztarnak aurkituko dituzte: ikuspegi bikaina duten gazteluak harkaitzen gainean, antzinako hiri harresituak eta dorre sendoak Erdi Aroko bidaiarien eta armada etsaien zelatan. 27 kilometro inguruko bidaia osatuko dute, Ebro ibaian hasi eta amaituko dena. Bidean geldialdi batzuk ere egingo dituzte, besteak beste, Labastida, Toloño, Bergantzu, Ocio eta Buradon Gatzagan.
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - Klaitons - 2008-07-04 00:55:46
'Mihiluze' gaztetu egingo da uztailean eta 14-17 urteko gazteak protagonista izango ditu - bilbo - 2008-07-03 21:00:53
Jostailu erotikoak, asteleheneko 'Bi Errepidean' saioan - ero bero - 2008-06-22 23:22:32
Euskal kantagintzaren sorrera aztertuko du Euskadi Irratiko "Haiek Garaiak!" saio berriak - Joseba Garaialde - 2008-06-01 11:44:02
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Larunbatekoa umore gaua izango da ETB-1en Anjel Alkain eta konpainiarekin (5)
Abuztua 2008 (10)
Uztaila 2008 (17)
Ekaina 2008 (19)
Maiatza 2008 (18)
Apirila 2008 (20)
Martxoa 2008 (14)
Otsaila 2008 (20)
Urtarrila 2008 (20)
Abendua 2007 (6)
Azaroa 2007 (4)
Urria 2007 (7)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





