Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/07/27

Aurtengo udan,"Martin" telesailaren atal berriak grabatzen ari dira. Aldaketa eta berrikuntzak ekarriko dituzte ETB-1eko telesail arrakastatsura kurtso berrian. Besteak beste, Irutxulo Irratia itxi egingo dute, Maite (Irune Manzano) agertuko da eta Janisek (Amaia Iraundegi) lagun berriak izango ditu: Alba (Maddalen Lizaso) eta Zuriñe (Usue Nabarlaz). Hostoil eta Tentazioa ekoitz etxeek ETBrako lantzen ari diren "Martin"en denboraldi berrian, Irutxulo Irratia itxi egingo dute. Konpetentzia gogorra dela-eta, hori da zuzendaritzak hartuko duen erabakia lehen atalean.


69. atalarekin hasi eta 83. atalan grabatzen bukatuko du
"Martin" telesailaren lan-taldeak uda honetan. Errekor bat ETB-1eko egoera komedietarako. Bolada berrian, Mariak (Mireia Gabilondo) eta Iñaxiok (Isidoro Fernandez) utzitako tokia, ordea, odol gazteak beteko du. Horiexek izango baitira indartuko diren adarrak epe berri honetan.

 



Martak (Elena Irureta) eta Jose Ramon Soroizek (Martin) osatutako bikoteak ere aurre egin beharko dio Martinen langabetu egoera berriari, eta euskaldunok hain sartuta dugun aposturako joerari eutsiz, eurek ere bat egingo dute. Ea bietako nork eusten dion bere erronka berriari. Martak, tabernaz gogaiturik, etxekoandre lanetan murgiltzea erabakiko du eta Martin, kazetari izaten segitu nahi badu ere, tabernan geratuko da eta honi ukitu kulturalagoa ematen saiatuko da. Horretako kontzertuak antolatuko ditu. Telesailean denontzat ezaguna den Olegario (Josu Martinez) izango da eta baita Euskal Herrian gaur egun ezagunak diren izenak: The Uskis, Etxe eta Gose. Horretarako Ramonen (Jon Elola) laguntza izango du. Tabernan arituko baita lanean edo.

Maiderrek (Aitziber Garmendia), kostako bazaio ere, eta Manuk (Iban Garate) bikote formala osatzea erabakiko dute eta elkarrekin bizitzera joango dira. Baina Manuk ez du lanik eta Maiderrek tabernan egiten du. Gainera, Manuk bere ama ordezkoari etxea ez duela utzi sinistarazteko, gauez Gurutze Gorrian lan egiten duela asmatuko du. Etxea bilatzearen kontua, gazteek dakiten bezala, ez da erraza eta azkenerako tabernako trastelekuan inkognitoz bizitzen bukatuko dute. Etxerik gabe geratuko den bestea Ramon izango da eta leku berdinean bukatuko du. Beraz, nahikoa komeria Martin eta gainontzekoak ez enteratzeko.

Martini, gainera, egoera gehiago aldrebestuko zaio Maiteren (Irune Manzano) agerpenarekin. Txikitako Martinen lagun baten arreba da, urteak Londresen eman dituena. Alargundu eta bere txikitako maitasun platonikoaren bila bueltatu da: Martin. Maite Martaren oso lagun ona bihurtuko da. Eta nola ez, tabernan bukatuko du lanean Martinek sortuko duen binilo zaharren salerosketarako postuan saltzaile.

Janis (Amaia Iraundegi) nerabezaroaren atarian dago eta lagun berriak egin ditu. Bera baino urtebete zaharragoak gainera: Alba (Maddalen Lizaso) eta Zurine (Usue Nabarlaz). Urak nahasten hasiko dira eta Janisen ikastolako orain arteko martxa ona okertu egingo da. Martak irtenbidea bilatu nahian Benitorengana joko du. Aurreko ataletan azaldu zen Benito (Xabier Mitxelena).

Beraz, gaztetxoen eta gazteen munduek protagonismo handia hartuko dute denboraldi berri honetan, baina zaharren mundua ez da aparte geratuko. Bere semearen etxeko hozkailua sakeatzeaz gain, zaletasun berri bat sortuko zaie Marikoro eta Anttoni (Itziar Aizpuru eta Jose Ramon Argoitia). Atal batean Anttonen iragan ilunak argia ikusiko du. Gazte garaian boxeolaria izan zen: Tony Sugar. Bien artean Anttonen amets zahar bat beteko dute: boxeo akademia bat sortzea. Eta non eta Marikororen etxeko egongelan antolatuko dute.

Korapilo hauek guztiak garatzeko, eta irratia desagertu denez, bi dekoratu berri egongo dira: Marikororen etxea eta tabernako trasteleku edo atzeko partea.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu