Inprimatu Inprimatu    Castellano   
Komunikablog
Komunikazioari buruzko bloga
2007/07/25

Urtero legez, aurten ere euskal zaleekin egon da Euskal Telebista Frantziako Tourrean. Oraingo honetan, Julian Iantzik aurkeztuko du ETB-1eko erreportaje berezia iluntzeko 22:00ak aldera.

Uztailaren 23an Peyresourde gaineko giroa jasoko dute "Zaleon Tourra 2007" programan. Bertan, zale mordoa elkartuko da lasterketako euskal txirrindulariei animuak emateko. Euskal Herri osotik gerturatutako jarraitzaileekin egoteaz gain, Tourrean protagonistak diren kirolariekin beraiekin ere solastatuko da Julian Iantzi.

 


Uztailaren 24an atseden eguna dute, eta beraiekin hitzordua edukiko du; beraien hoteletara joango da etenaldian zer egiten duten jakiteko. Hala, Iban Mayo, Haimar Zubeldia, Patxi Vila, Egoi Martinez, Mikel Astarloza eta beste zenbait txirrindulariren iritziak jasoko dituzte. Bakoitzak bere taldea nola dabilen azalduko du, zer nolako sentsazioak dituzten, espero zutena bete duten ala ez, etab.

Bukatzeko, atzera zale artera, Tourreko hamaseigarren etapan bilduko diren jarraitzaile euskaldunen iritziak ezagutuko dituzte. Jardunaldi hau Orthezen hasi, Izabatik igaro eta Aubrisqueko portuan bukatuko da. Beraz, "Zaleon Tourra 2007" erreportaje berezian zaleen eta profesionalen hitzak eta bizipenak jasoko dituzte.

Aurreko urteetan bezala, Pirinioetako maldak jendez gainezka egongo dira eta kamiseta laranja eta ikurrinak nonahi ikusi ahal izango ditugu. Julian Iantzik, Tourrera doan lehen aldian, zaletuekin biziko du Tourraren Pirinioetako igarotzea.




Erantzunak:
Ez dago erantzunik mezu honetan.
Iruzkin bat egin
Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.

Aukerak:
 
Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)

 
Internet, telebista, irratia, prentsa idatzia eta audientzia izango dira gure gaiak blog honetan.
Azken erantzunak
Atalak
Audientzia (26)
Internet (48)
Irratia (21)
Telebista (258)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
'Noaoa!' umore saio berria prestatzen ari da Anjel Alkain eta bere taldea ETB-1erako (11)
Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak gero eta entzule gehiago dituzte (11)
Olasagasti versus Mindegia Bi Errepidean saioan (7)
Joxe Cruz eta Gorka Erletxean berriro (7)
Balbemendiko misterio guztiak igandean argituko dira (7)
'Esto no es serio ¿o sí?' umore saio berria prestatzen dabil ETB-2 (6)
Telefonoz deitu minbiziari aurre egiteko (6)
A zer koadrila ETB1eko Gabon Gaueko saio berezian! (5)
Juanito Oiarzabal eta Mikel Goñi aurrez aurre Patagonian, nork irabaziko ote du? (5)
Pilotari gazte baten bizipenak (5)
Artxiboak
EiTBren beste blog batzuk
Esteka Interesgarriak
Blog hau sindikatu